Image
Image

EUSKARAREN KRISEILUA ETXEAN HARTZEKO GONBIDAPENA LUZATU DUTE ORDIZIAKO UDALAK ETA IKASTETXEK

Familian erabilera sustatzeko egitasmoa da

Euskararen Kriseilua proiektua jarriko du martxan Ordiziako Udalak. Euskararen erabilera sustatzea du helburu. Ordiziako familiei zuzendutako proposamena da. Euskara, elkarrekin zaindu, transmititu eta hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa egiteko gonbidapena. Joseba Aranburu zinegotziak, Euskararen Topagunea elkarteko ideiaren sortzaileak eta Ordiziako ikastetxeetako ordezkariek aurkeztu dute egitasmoa. Gipuzkoan egitasmoa burutuko duen lehenengo udalerria da.

Hizkuntza su txiki, argitsu eta koloretsu baten moduan irudikatzen du Euskararen Kriseilua egitasmoak. Euskaltzaleen Topaguneak sortu, eta Ordiziako udalak, herriko ikastetxeen laguntzaz, bere egin duen proiektua da hau. Etxea ezinbesteko gunea da hizkuntzaren transmisio eta sozializaziorako. Kalean, eskolan eta etxean, gertutik, hurbiletik egiten delako transmisio hori. ‘Denok partekatzen dugu hizkuntza jaso, bizi eta hurrengoei pasatzeko ardura’, esan dute.

Bi gonbidapen egiten zaizkie proiektuaren hartzaileak diren 4 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei:

HEMEN DA HIP-HIP URRI!ren 5. EDIZIOA

Ordizian gaur hasiko da 'Plaza Bete Poz' dantzaldiarekin

Urriaren 1ean, igandean, emango zitzaion hasiera Donostiako Ikertze Kultur Elkarteak antolatzen duen Hip-hip URRI! egitasmoaren ekitaldi berriari. Hip-hip URRI!k 2001ean Herbeheretan sortutako ideia bat hartzen du hizpide, eta helburua familiek kultur aisialdi jarduerak elkarrekin egitea da, haurrak txikitatik kulturaz gozatzera ohitu daitezen. Ordiziak ere programa propioa du.

Aurtengoan 137 ekintzez osatzen da programa, Donostia eta Goierrin antolatuak. Egitarauan biltzen diren proposamenak mota oso ezberdinetakoak dira: Antzerkia, zinema, musika, dantza, ipuin kontaketak, bisita gidatuak, jolasak, sukaldaritza tailerrak, eskulanak, adin guztietarako erakusketak… Jarduera guzti hauek dohainik izango dira adingabeentzat eta urriko asteburuetan egingo dira.

PROGRAMA: 

MASAJE IKASTAROA ANTOLATU DU EUSKARA ZERBITZUAK

Urtebetez azpiko haurren gurasoentzat, urrian eta azaroan emango da

Udaleko Euskara Zerbitzuak urtebetez azpiko haurren gurasoentzako Masaje ikastaroa antolatu du. Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) barruan Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du tailerra Urdaneta ikastetxeko Haur Hezkuntza eraikinean ondoko egunetan: urriak 6, 16, 20, 27 eta azaroak 3, 10, 17. Ordutegia 10:00etatik 11:15era izango da eta prezioa 30 eurokoa.

Ordiziako Udalak egoera guztietan euskara erabili ahal izateko tresnak eman nahi dizkie gurasoei, eta, hain justu ere, hizkuntzaren familia bidezko transmisio bideak bermatzea helburu duten ekimenen artean dago haurrentzako masaje ikastaroa. Beitialarrangoitia irakaslearen arabera, larruazalaren eta ukimenaren bidez, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa eta elkar ezagutza areagotzeko aukera ematen du ikastaro honek.

Masaje ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek, urriaren 4a baino lehen, Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena: Kale Nagusia, 26 (9:00-13:00)    943805622     Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

OHARRA:  Plazak mugatuta daude eta izena eman ahala betetzen joango dira. Ordizian erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

EUSKARA ESKURA: MATRIKULATZEKO GARAIA

Gurasoei zuzendutako taldeek %75 gutxiago ordainduko dute aurten

Ordizian  bada euskara non ikasi eta non praktikatu eta, gainera,  Udalak ikasteko diru-laguntzak ere ematen ditu

-NON IKASI:

Goiztiri AEK euskaltegia ( Nafarroa Beherea kalea 1  943889174  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).   Maila guztiak eta gurasoentzako talde bereziak.  Matrikula zabalik.

-UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK:

 Udalak baldintza batzuk betetzearen truke euskara ikastaroetako matrikularen ondoko ehunekoa itzultzen du

%80a sarrera mugatuak dituztenei

%75a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei

%30a lanean ari direnei

-GURASOEI ZUZENDUTAKO TALDE BEREZIAK:

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image