Image
Image

EUSKARALDIA ORDIZIAN, EGINGO DUGU?

Datorren ostegunean 18:30ean, hilaren 19an, Euskaraldiari buruzko hitzaldia egongo da Barrena Kultur Etxean

Ordizian ere, egingo dugu?Eta beste herri batzuetan zelan ari dira egiten? Proposamena luzatu eta hitzaldian Elgoibarko eta Donostiako esperientziak ezagutzeko aukera izango da Imanol Larrañaga eta Idoia Trenoren eskutik.

Euskaraldia ‘11 egun euskaraz’ egiteko kanpaina da, herriz herri antolatuta. Aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da euskararen erabilera sustatzeko ekimen hau.

UDALAK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO DEIALDIA EGIN DU

Ordizian 2009ean %8,28ek egin zuten eta iaz %18,54ak

Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalek EGIZU EUSKARAZ! kanpaina jarri dute martxan beste behin. 2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Hiru herrietako udal ordezkariek aurkeztu dute kanpaina, Beasaingo Leire Artolak, Lazkaoko Jabi Arrasatek eta Ordiziako Josi Iturriozek, hain zuzen.

Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura. Horrekin batera, Udaleko Euskara zerbitzuak errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri dira, eta kanpainarekin bat egiteko eskatu diete.

Kanpainaren helburua

Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz. Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak urtez urte, hiru herrietan:

Urtea     Beasain     Ordizia     Lazkao
2009      8,37            8,29         15,52
2010      9,77            11,79       16,55
2011      11,42          13,49       19,24
2012      13,50         14,89        22,15
2013      14,44         16,73        23,76
2014      15,60         17,10        25,61
2015      17,49         18,19        27,01
2016      17,87         18,54        27,88

Errenta aitorpena hastear

EUSKARA IKASTAROA LANGABETUENTZAT

Doakoa da eta otsailaren 1etik maiatzaren 15era emango da

Ordiziako Udalarekin elkarlanean, langabetuentzako doako euskara ikastaroa eskainiko du Goiztiri AEK euskaltegiak otsailaren 1etik maiatzaren 15era (astelehenetik ostegunera 09:30etik 13:00era). Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 15etik 26ra. Ikastaro honetan izena emateko, Ordizian erroldatuta egoteaz gain, gutxienez azken sei hilabeteotan segidan langabezian egon behar duzue.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzura edo Goiztiri AEK euskaltegira (943889174 /Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) jo dezakezue. Animatu eta ez galdu aukera hau.  Gogoratu lanean hasteko euskarak lagun zaitzakeela.

 

EUSKARAREN EGUNA OSTIRAL HONETAN ORDIZIAN

Goiz osoko egitaraua prestatu da eragile desberdinen eta Udalaren artean

Hemen ekintzak, ordutegia eta partehartzaileak:

9:00-10:30/ Euskararen Kriseiluaren irudia herriko hainbat gunetan zabaltzea. Antolatzaileak: Urdaneta eskola, Jakintza ikastola, Oianguren institutua, Udala.

Parte-hartzaileak: LHko, DBHko eta Batxilergoko haurrak eta gazteak.

10:30/ Dantzaldia, Joxe Mendizabalek girotuta.

Tokia: Plaza Nagusia. Antolatzaileak: Urdaneta eskola, Jakintza ikastola, Oianguren institutua, Udala. Parte-hartzaileak: LHko, DBHko eta Batxilergoko haurrak eta gazteak.

10:30/ Kantaldia.

Tokia: J.M.Barandiaran plaza. Antolatzaileak: Urdaneta eskola, Jakintza ikastola, Udala. Parte-hartzaileak: Urdanetako eta Jakintzako Haur Hezkuntzako haurrak.

16:30/ Bingoa euskaraz.

Tokia: Zuhaizti zentroa. Antolatzailea: Zuhaizti zentroko euskara eskolako taldea, AEK.

18:00/ “Izena eta izana ezbaian” tailerra.

Tokia: Barrena. Antolatzailea: Hitzaro euskara Elkartea.

20:00/ Ordizia DantzaKantari.

Tokia: Plaza Nagusia. Antolatzailea: Amets Bide

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image