Image
Image

Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa: irabazleak

Argi Berri Elkarteak beste behin antolatu du Ordiziako Udalaren laguntzarekin batera, Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa. 29 edizio honetan, 33 sortzailek parte hartu dute eta epaimahaikide izan dira Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi.

Honako hauek izan dira sarituak: 

- GAZTETXOAK, 13 urte bitartekoak: 5 lan guztira

  1. Sarako UNAX AIZPURUA IBARGARAI

  2. Oreretako MARA ALBISTUR GURRUTXAGA

  3. Orioko AMAIUR SUKIA YABEN

Oharra: maila honetan gaia denentzat bera izan da: “etxetik ezin atera”.

- GAZTEETAN (14-18 urte bitartekoak): 7 lan guztira

  1. Beasaingo JUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE “parez pare” lanagatik

  2. Zarauzko ANER PERITZ MANTEROLA “mundura buelta” lanagatik

  3. Hernaniko GARAZI URDANGARIN LARRED “udako egun batez” lanagatik

- HELDUETAN (18 urtetik gorakoak): 21 lan guztira

  1. Donostiako MANEX MUJIKA AMUNARRIZ “gelan sartu orduko” lanagatik

  2. Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “bidean” lanagatik   

  3. Asteasuko HARITZ MUJIKA LASA “ezin ahaztu” lanagatik Oharra: azken bi mailok gaia librea zuten. 

Sari banaketa Udaletxeko Batzar-Aretoan egin da, egungo osasun egoera dela eta neurri zorrotzekin. Musukoak jantzita izatea ezinbestekoa izan da eta aforoa mugatua jarri da. Sarituek, sariak jaso ahala euren bertsoak kantatu dituzte. Sariak banatze-lanak Ordiziako Udaleko alkateak, Adur Ezenarro Agirre, Argi Berri Elkarteko presidenteak, Aitor Calvillo, eta Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki” zenaren iloba Mari Josek egin dituzte.

Diru sariak: 200, 100 eta 50na euro gaztetxoek, 300, 200 eta 100na euro gazteek eta 500, 400 eta 300na euro helduek); horrez gain, “Txikia” oroigarri bana ere jaso dute maila bakoitzean irabazle suertatu direnek. 

[Lan eskaintza] Ordiziako Euskaraldirako dinamizatzailea

Ordiziako Euskaraldia dinamizatzaile bila dabil. Lan jardun erdiko kontratua eskaintzen da, irailaren 15ean hasi eta abenduaren 31n bukatuko dena. Ordiziako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea eratu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

Baldintzak: 

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Ordizia ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, diseinua, ofimatika…).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
  • Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

Curriculumak Lansarean atariaren bidez bidal daitezke: (https://lansarean.eus/eskaintza/euskaltzaleen-topagunea/euskaraldia-2020rako-dinamizatzailea-ordizian#.Xyfz3tIzYdU) edo helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Epea: abuztuak 25.

 

Ordiziako Udalak euskara ikasten aritu diren herritarrei matrikula itzuliko die

Eskaerak aurkezteko epea ostegunean zabaltzen da, ekainaren 25ean eta uztailean 9an amaitzen da.

Ordiziako Udalak 2019-2020 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrei matrikula osoa, %100a, itzuliko die dirulaguntzen bidez baldintzak betetzen badituzte.

Ordizian azken urte hauetan euskararen erabilerak gora egin du. Soziolinguistika Klusterrak egin zuen kale erabileraren neurketan oinarrituta, 2011-2017 epealdian bost puntu igo zen euskararen kale erabilera: %38,6tik %43,7ra. Aldiz, euskararen ezagutza hazten ari bada ere, oso erritmo apalean doa goraka (Eustaten arabera 2011n Ordizian euskaldunak %57,2 ziren eta 2016an %60,75).

Datu hauek kontuan izanda, Udalarentzat ezinbestekoa da ikasi nahi duten herritarrei laguntza ematea eta horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskaintzea. Hori dela eta, aurten, Ordizian erroldatutakoei euskaltegiko matrikularen %100a itzultzea erabaki du Udalak. Orain arte, Udalak dirulaguntza mota desberdinak izan ditu; diru-sarrera mugatuak zituztenei, langabetuei, ikasleei, gurasoei eta lanean ari zirenei, multzo horietan banatuta. Aurten, lehen aldiz, Ordiziako edozein herritarrek (oinarrietan jasotako baldintzak betetzen baditu) matrikularen %100 jasotzeko aukera izango du, beti ere urteko 500 €ko langa gainditzen ez badu.

Bestalde, herritarrez gain, Ordiziako Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena duten denda, establezimendu eta enpresetako langileek eta Ordiziako kirol elkarteetako entrenatzaileek ere izango dute urtero bezala euskara ikasteagatik dirulaguntza eskatzeko aukera. Kasu honetan ere, dirulaguntza areagotu egin da eta matrikularen %85a jaso ahal izango dute, baldintzak betetzen badituzte.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 25ean hasiko da eta uztailaren 9an amaituko da. Dirulaguntzei buruzko informazioa www.ordizia-euskaraz.eus orrialdean dago eta eskaerak arreta bulegoan aurkeztu behar dira goizeko 9:00etatik 13:00etara, edo telematikoki www.ordizia.eus webgunearen bidez.

Horrez gain deialdi honetan ere Ordiziako Udalaren euskara sailaren ondorengo dirulaguntzak argitaratu dira:

-Udako euskarazko ikastaroetara joateko dirulaguntzak (UEU, EHU, Hik hasi…)

-Merkataritza, ostalaritza eta enpresa alorrean euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko eta udalerriko elkarteek webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak.

-Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa egiteko herritarrentzako dirulaguntzak eta kirol arloko hezitzaileei berariazko prestakuntza euskaraz jasotzeko dirulaguntzak.

-Udalerriko kirol elkarteentzako dirulaguntzak euskarazko formazioa emateagatik.

Gipuzkoako Boletin Ofizialean dago informazio osoa: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/06/22/c2002805.pdf

Euskararen eguna, ekintzaz betea

EGITARAUA kartela. Abenduak 3

Bihar, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu. Ordiziako Udalak ere bat egiten du.

Hemen duzue egitaraua: 

ABENDUAK  3:

  • GOIZEZ, Ordiziako Udalak, Urdaneta Ikastetxeak, Jakintza ikastolak eta Oianguren institutuak antolatuta:

-10:00etan, Herri Antzokian: “Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere” dokumentala eta Felipe Uriarte zuzendariarekin elkarrizketa.  Nori zuzendua: DBH4 eta Batxilergoko ikasleei.

-10:30ean, Plaza Nagusian:  Lehen Hezkuntzako eta DBH1-3 bitarteko  ikasleek euskararekiko bizipenei eta desioei buruzko mezuak Euskararen Sarean zintzilikatu.

-11:00etan, Plaza Nagusian: Itoitz taldearen“Lau teilatu gainean” kanta abestu .

-11:00etan, J.M.Barandiaran plazan: Haur Hezkuntzako haurrek “Gu euskaraz” kanta abestu eta dantzatu. Aurretik Euskararen egunarekin loturiko irudiak zintzilikatu D´elikatuzen.

-11:45ean, Plaza Nagusian: DBH4 eta Batxilergoko ikasleek euskararekiko bizipenei eta desioei buruzko mezuak Euskararen Sarean zintzilikatu.

  • ARRATSALDEZ

-18:30ean, Plaza Nagusian:   2. Euskaraldia plazaratzeko "AHOBIZI ETA BELARRIPRESTAK KALERA" EKITALDIA.  Antolatzailea:  Hitzaro euskara Elkartea eta  Euskaraldia.

* Euskararen eguneko manifestuaren irakurketa.

*Ahobizi eta Belarripresten bizipenen eta desioen saretzea.

*Ordiziako Bertso eskolari omenaldia.

* Urdaneta  dantza taldea,  Amets Bide dantza taldea, txaranga...

ABENDUAK  5, 16:15ean, Zuhaizti zentroan:  Bingoa euskaraz.  Antolatzailea: Zuhaiztiko euskara eskola taldea.

ABENDUAK  7, 10:00etan: Durangoko liburu azokarako autobusa. Izena emateko epea: abenduak 4  (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.   whatsapp bidez:  609818017). Antolatzailea: Hitzaro euskara Elkartea.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image