KOMIKI LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK

Bederatzigarren edizioara 120 lan aurkeztu dira

Udaleko Euskara Zerbitzuak duela bederatzi urte jarri zuen abian Komiki lehiaketa.  Lagunarteko erregistroa euskaraz erabiltzea du helburu eta lehiaketa aurretik Lagunarteko hizkeraren ikastaroa antolatu zen ikastetxeetan.

Oianguren institutuarekin eta Jakintza ikastolarekin elkarlanean antolatzen da eta 15 urtetik gorako gazteek hartzen dute parte. Bi maila bereizten dira:

-A maila: DBH4ko gazteak.

-B maila: batxilergoko 1. eta 2. mailak.

Besteak beste, irudimena eta originaltasuna baloratzen dira lanak epaitzerakoan eta istorio dibertigarriak, aldarrikatzaileak, etab irakurtzeko aukera izan da gazteen sormenari esker. Epaimahaian Goztiri AEK euskaltegia aritu da.

120 lan jaso dira guztira eta saridunak ondokoak izan dira:

-A mailan, 1. saria: Leire Herzog (Jakintza ikastola)

-A mailan, 2.saria: Asier Alvarez (Oianguren institutua)

-B mailan, 1. saria: Anne Guiu (Oianguren institutua).

-B mailan, 2. saria: Izaro Nieto (Jakintza ikastola)

*Argazkian, sarituak Josi Iturrioz zinegotziaren eskutik sariak jasota gero.

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO DEIA LUZATU DA

Aurreko kanpainan %18,19 ordiziarrek egin zuten euskaraz eta helburua hazten segitzea da

Ordiziako Udalak, Lazkao eta Beasaingoekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu eta AITORPENA EUSKARARI kanpaina martxan jarri du.  2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Horretarako Leire Artola eta Josi Iturrioz, hau da, Beasaingo eta Ordiziako zinegotziak prentsa aurrean aritu dira. Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura.

Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.

Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak  urtez urte:

ASTEROKO ARGAZKIAK: ORDIZIAKO EMAKUMEAK

Aste honetan eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Parrokiko Katekesiaren artxibotik emakumeen lau talde-argazki sartu ditugu. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.

Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA iKUSTEKO), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, martxoaren 31 arte. Argazki gehiago ikusteko GEHIAGO IRAKURRI SAKATU

“SIGMA PROJECT QUARTET” TALDEAK AMAIERA EMANGO DIO BARROKO AIRE PROGRAMAREN XXXI. EDIZIOARI

Igandean, arratsaldeko 18:30etan "Utopiak" programa aurkeztuko du Parrokian.

Ordiziako Udalaeta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta,  Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, “Sigma Project Quartet” taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin.

Programan, Scarlati, Gesualdo edo XIV. eta XV. musikarien lanak saxofoiretako moldatuak. Kontzertua igandean,  arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Parrokian.

SIGMA PROJECT saxo laukotea Madrilen jaio zen 2007an, mugarri izateko asmoarekin. Itzal handiko lau saxofoi bakarlarik osatzen dute taldea. Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero oso konprometituak daude egungo musika sorkuntzarekin. Taldeak ezaugarri ditu soinuaren gaineko hausnarketa, azterketa eta ikerketa, teknologia berrien bilaketa eta aplikazioa, eta beste arte diziplina batzuekiko akzioa (dantza, bideoa, plastika… ),, betiere partaide kopurua handituz programen arabera.