Image
Image

Errenta aitorpena ere, euskaraz

Herritarrek aitorpena euskaraz egin dezaten animatzeko ‘Errenta Aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz!’ kanpaina antolatu dute hamalaugarrenez Beasaingo, Ordiziako, eta Lazkaoko Udalek elkarlanean. 

Gipuzkoan, 2023ko errenta aitorpena egiteko aukera egongo da uztailaren 1era bitarte. 

Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, Mariola Pascual, Beasaingo Udaleko Herritarrak arloko buruak eta Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak Beasaingo Udalean egindako prentsa agerraldian eskaini dituzte gaur egun errenta aitorpena egiteko bideak eta xehetasunak. 2010az geroztik egiten den kanpaina da honakoa eta azken urteotan bezala, kanpainaren helburua euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea eta horretarako herritarrei jarraibideak eskaintzea da. 

Errenta aitorpena egiteko bideak eta datak

Gaur egun errenta aitorpena aurkezteko hiru bide daude eta guztietan erabil daiteke euskara:

  • Auto-likidazio proposamena. Apirilaren 8tik ekainaren uztailaren 1era herritarrek autolikidazio proposamenak jaso eta onartzeko aukera izango dute. Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
  • Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea apirilaren 12an hasi eta ekainaren 7an amaituko da. Hitzordua hartzerakoan, Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi direla adierazi behar da. Ogasunarekin bulegoko aurrez aurreko harremanak, nahiz telefono edo Internet bidezkoak euskaraz egin daitezke. Horrez gain, Ogasunak sinatzeko duen orria ere euskaraz jaso daiteke. 
  • Internetez, Zergabidea atariaren bitartez. Errenta aitorpena Internetez edo bulegoan bertan egin nahi dutenek apirilaren 11tik uztailaren 1era arteko epea izango dute horretarako. Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu behar da. Aholkularitza edo finantza erakunde batean egiten baduzu, euskaraz egiteko eska daiteke. Beste modu batean egiten bada (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska daiteke.

Urtero euskaraz egindako aitorpen kopurua goruntz

Azken 13 urteetan, 2009tik 2022era, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian euskaraz egin diren errenta aitorpenen ehunekoa handituz  joan da: Beasainen %8,37tik %26,18ra, Lazkaon %15,52tik %32,19ra eta Ordizian %8,29tik %23,82ra igo da.

Hiru udal ordezkariek, euskararen aldeko keinu hau egitera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. Aukera badago euskaraz jarduteko, baita errenta aitorpenean ere, eta orain arte, inertziaz edo ohitura faltagatik gazteleraz egin bada ere, era oso errazean gure hizkuntzan egin daiteke. Hori ikusarazi eta errazteko kanpaina da hau, gure hizkuntzaren erabilera sustatzekoa. Beraz, euskararen aldeko aukeraz baliatuz, errenta aitorpena euskaraz eginez, euskarari ere aitorpena egiten zaiola nabarmendu dute hiru ordezkariek. 

Ordiziako 14 enpresek euskararekiko konpromisoa berretsi dute

Lanean egitasmoa Ordiziako Udalak lan munduan euskara sustatzeko helburuarekin martxan jarritako proiektua da. Aurretik ere hainbat lanketa egin ziren eta 2008an krisi ekonomikoaren eraginez eten egin zen. Hala, duela 2 urte, Udalak gaia berrartzea erabaki zuen eta lan mahaia jarri zuen martxan. Bertan, Orklik, Eroskik, Goiekik, Ikaslanek, Goierri eskolak, Ordizian merkatari elkarteak eta Udalak hartzen dute parte, Emun aholkularitzaren gidaritzapean.

“Horrenbestez, egitasmo honek lan arloko eragileak biltzeko asmoa du eta elkarrekin euskararen erabileran eragitea da helburua. Aldi berean, aipatu behar da lanbide heziketan eta ikasleak  gure erakundeetan eta enpresetan egiten dituzten praktiketan ere eragin nahi dela. Prozesu bat izan da eta fase honen amaiera bezala hitzarmen bat proposatu die Ordiziako Udalak herriko enpresa eta entitateei”, nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. “Oso garrantzitsua da gure herriko enpresetan ere lehen hitza euskaraz izatea, eta euskarak bere protagonismoa izatea. Horregatik, gaur 14 enpresa hauek euskararekiko konpromisoa berrestea albiste oso ona da”, gehitu du.

Hitzarmena sinatzen duten entitateek honako konpromisoak hartzen dituzte:

  • Enpresak LANEAN programarako solaskidea izendatzea eta langileei hitzarmenaren berri zabaltzea.
  • Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko laburra egitea, momentu honetan 8 enpresatan egin dugu.
  • Hitzarmen kideen arteko harremanetan euskara sustatzea. 
  • Urterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea; adibidez, webgunea euskaraz jartzea, errotulazioa, dokumentazioa euskaratzea, langileak euskara ikastera animatzea, ahozkotasuna bultzateko Euskaraldia edo Mintzalaguna bezalako ekintzaren batean parte hartzea…

Oraingo honetan hitzarmena sinatzeko prest agertu direnak honako hauek dira: Esti Ruano, Arana motor, Hotel Ordizia, Biok zerbitzuak, Goiener, Muebles Ordizia, Erro, ACV, Goierriko eskola, Goieki, Ikaslan, Tandem, Ordizian elkartea eta Eroski City. Aldi beren 8 enpresetan diagnostiko laburrak egin dira honako hauetan: Esti Ruano, Arana motor, Hotel Ordizia, Biok zerbitzuak, Goiener, Muebles Ordizia, Erro, ACV.

Euskaraz bizi, euskara ikasi

WhatsApp Image 2023 09 13 at 10.15.25                                       WhatsApp Image 2023 09 13 at 10.15.25 1

Aurten ere, Ordiziako Udaleko Euskara Sailak hainbat dirulaguntza bideratuko ditu. “Euskaraz bizi nahi dugu, eta euskararen erabilera eta jakintza sustatzea lehentasuna dira guretzat. Horregatik, aurten ere hainbat dirulaguntza bideratuko ditugu euskararen erabilera bultzatzera, bai maila hobetu nahi dutenentzat, baita euskaraz lehen hitzak ikasi nahi dituztenentzat ere”, azaldu du Marta Ortega, euskara zinegotziak.

HABEk homologatutako edozein euskaltegitan matrikulatuz gero, herritarrek euskara doan ikasteko aukera izango dute Udalak ematen dituen dirulaguntzei esker. Hain zuzen ere, matrikularen % 100a itzuliko zaie ordiziarrei, zenbait baldintza (asistentzia ona…) betetzen badituzte. Urteko gehienez 500 euro izango dira, eta barnetegietarako, bestalde, 650 euro.

Ordizian erroldatuta ez daudenek ere, matrikularen %85a jasotzeko aukera izango dute ikasturte amaieran, baldin eta Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatuta duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileak eta kirol elkarteetako entrenatzaileak badira. Kasu hauetan ere gehieneko kopurua besteen berdina izango da.

Dirulaguntza hauek ikasturtea edo dagokion ikastaroa amaitu ondorengo bi asteetan eskatu behar dira.

Horrez gain, euskara ikasteko Goiztiri AEK euskaltegia ere Ordizian dago, eta matrikulazio epea zabalik dute irailaren 28a arte. Maila guztietako tituluak eskuratzeko aukera dago, eta hainbat ikastaro mota ere bai: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak… Informazio gehigarria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. webgunean edo 943 88 91 74 telefonoan eskuratu daiteke.

“Euskara ikastea bezain garrantzitsua da erabiltzea, eta horretarako aukera paregabea da Mintzalaguna egitasmoa. Ikasten ari direnei, praktikatu nahi dutenei… bideratuta dago, eta Hitzaro euskara elkarteak bideratzen ditu saio hauek Ordizian”, gehitu du Ortegak. Mintzalagunan parte hartzeko izen ematea urrian ere zabalik egongo da, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean, 943 162 366 edo 609 818 017 telefonoan egin daiteke.

Euskarazko sormen lanak sarituz

Euskarazko sormen lanak uztartuz, komiki eta mikroipuin lehiaketako sariak banatu ditugu
Komikietan 170 lan jaso dira eta Sofia Zamfirescu eta Amalur Eskisabel (DBH1), Enare-Graxi Barandiaran eta Amaia Xinbo (DBH2) izan dira sarituak. Mikroipuinetan 119 lan jaso dira eta Naia Diaz eta Aiotz Sarasola (DBH), Saioa Munduate eta Josu Agirre (Batxilergoa).
Lehen sariak 120 eurokoak izan dira eta bigarrenak 60 eurokoak, guztiak Ordiziako establezimenduetan gastatzeko eta Ordiziari buruzko bi liburu.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image