Ordiziako Udalak doako zerbitzu berri bat jarri du martxan, herritarrei interes publikoko jarduerei buruzko informazioa eskaintzeko. Zerbitzu horrek norabide bakarreko komunikazio-sistema bat ezarriko du WhatsApp berehalako mezularitza-aplikazioaren bidez, eta, beraz, ez da kontsulta pertsonalizaturik egingo bide horretatik.

Proposamenak, eskaerak eta kexak bidaltzeko edo administrazio-izapideak egiteko, Udalak ezarritako bideak erabiliko dira: erregistro elektronikoa, 945 88 58 50  telefonoa, herritarrei arreta emateko eta erregistroen arloko laguntza emateko zerbitzua eta www.ordizia.eus webguneko iradokizun eta kexen postontzia. 

Zerbitzu berri hori difusio-zerrenden bidez soilik emango da, eta inola ere ez WhatsApp taldeen bidez. Hala, herritarren anonimotasuna mantenduko da uneoro. Komunikabide horretan alta emateko, 688 75 26 47 telefono-zenbakia gehitu behar da mugikorreko kontaktuen agendan eta mezu bat bidali, ALTA jarriz. Hala, ezarritako baldintzak onartzen dira, bai eta zerbitzu horretan erabiltzen diren datuen tratamendua baimendu ere. Bestalde, zerbitzu honetan baja emateko BAJA mezua bidali beharko da zenbaki berdinera. 

Zerbitzu berri honekin, Ordizia Udalak herritarrengana hurbildu nahi du zerbitzu publikoko informazio guztia. Zerbitzua WhatsAppen mezularitza-zerbitzuan oinarrituta dago, eta, beraz, zerbitzua erabiltzeak konpainia hori erabiltzeko baldintzak onartzea dakar.