EUSKAL HERRIKO XVIII TXISTOR-LEHIAKETA ASTEAZKENEAN IZANGO DA

Parte-hartzea 50etik gorakoa izatea aurreikusten da

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XVIII. Txistor-Lehiaketa  egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 16.  Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da. Aurten 50 parte-hartzaileren kopurua  gainditzea espero da, hauetatik 14 gutxienez Nafarrak izanik.

OLANOK EGITEN DU GIPUZKOAKO ODOLKIRIK HOBERENA

Gipuzkoa osotik etorritako 18 egile aurkeztu dira lehiaketara

Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan  ospatutako Gipuzkoako XVII. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Ordiziako Mujika Odolkiak, Beasaingo Iñaki Zubeldia, Zaldibiko Pili Harategia, Ezkio.-Itsasoko Jesus Mª Deba eta Arrasateko Jose Antonio Izagirre. Gipuzkoa osotik etorritako 18 egile aurkeztu dira lehiaketara.

ASTEAZKENEAN AUKERATUKO DA GIPUZKOAKO ODOLKIRIK HOBERENA

Ordizian da dagoeneko XVII. lehiaketa

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan,  azaroaren 25ean,  Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako XVII. Odolki lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.

ORDIZIAKO MERKATARITZA SUSTATZEKO ORDIZIAKO UDALAREN ETA IETEAM ENPRESAREN ARTEKO ELKARLAN PROIEKTUA

Ordiziako Udalak, Ieteam aholkularitza enpresarekin batera, Ordiziako merkataritza sektorea, berrikuntza eta hobekuntza proposamenak exekutatuz, sustatzeko baliagarria izango den proiektu bat aurkezten du.

Behin Ordizia Zabalik diru-laguntza programa arrakastatsua, lokal hutsak merkataritzarako berrerabiltzea lortzen ari den programa eta belaunaldi aldaketari erantzuna emateko ere baliagarria dena, martxan jarri ondoren, Ordiziako Udalak herriko ohiko merkataritzari bultzada berri bat eman nahi dio berrikuntzari lotuta proiektu berriak landu nahi dituzten saltokiei aholkularitza  emanez, hauek herrian eta eskualdean erreferente izaten jarraitzeko helburuarekin.

2009an burutu zen merkataritzako kanpaina instituzionalaren ondoren, Ordiziako Udalak elkarlan desberdinak aurkeztu ditu enpresa eta erakunde desberdinekin, guzti horiek herriko merkataritza sektorea bultzatu eta dinamizatzeko asmokin. Horietako elkarlan baten ondorioz 2010ean Merkataritza biziberritzeko plan berezia lantzeko oinarriak jarri ziren eta plan hau 2012an aurkeztu zen, herriko merkataritza indartzeko ematen ari diren pausoak finkatzeko baliagarria izan delarik.