'COMERCIOELECTRONICO.EUS' ORDIZIAN ERE

Ostegunean aurkeztuko da doako erabilera duen programa

Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomiko eta Lehiakortasun arloak eta SPRIk, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, sustatutako programa da eta Ordiziako Udalaren Merkataritza Arloaren laguntzarekin Ordizian aurkezten da.

comercioelectronico.eus” programaren aurkezpena, otsailaren 11n, osteguna, 14:30tan D´elikatuz zentroan burutuko da SPRI agentziaren ordezkarien eskutik.

Txikizkako saltokia direnak, beraien bezero potentzialengan Internet bidez iristeko aukera izatea da helburua. Salmenta pertsonalizatu, praktiko eta mantenu errazeko proposamen batez gozatzeko. Doaneko programa honen bitartez, honako ereduan ezarri eta trebatuko dira merkatariak:

ENIRIO-ARALAR MANKOMUNITATEAK 517.000 EURO INBERTITUKO DITU AURTEN PROIEKTU BERRIETAN

Ordizian elkartu dira udaletako ordezkariak, artzai, ganaduzale eta Foru Aldundiko zuzendariak lan ildo berri bati hasiera emateko

Eniro-Aralarko Mankomunitatearen ez-ohiko batzarra ospatu da gaur goizean, Ordiziako Barrena jauregian. Mankomunitateko kideak diren hamabost herrietako ordezkariak,  ganaduzale eta artzaiekin bildu dira, Foru Aldundiko bi zuzendariekin batera. Mankomunitatea  Goierriko hamar herri: (Ordizia – Mankomunitateko lehendakaritza -, Beasain, Lazkao, Arama, Altzaga, Itsasondo, Legorreta, Ataun, Zaldibi eta Gaintza) eta Tolosaldeako bost herrik osatzen dute (Amezketa – Lehendakaritza ordea -, Abaltzisketa, Orendain, Baliarrain eta Ikaztegieta).

Enirio-Aralar Mankomunitateak batzorde iraunkor bat sortu du, non mendiarekin muga egiten duten lau herri sartuta dauden (Ataun, Zaldibia, Abaltzisketa eta Amezketa), Ordizia (herri honetako alkatea da presidentea) eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

ORDIZIAK ARRAKASTA HANDIZ OSPATUTAKO AZOKAREKIN AGURTU DU URTEA

Idizabal gaztak nazioartean izan duen arrakasta aitortu da

Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, Idiazabal Jatorri Izendapenak, ohore handiz ospatu du, Ordiziako IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREkin elkarlanean, 2015an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitortza ekitaldia. Izaro Iraetak aurkeztu du ekitaldia, erakundeetako ordezkariak lagun zituela (Ordiziako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua…) eta gaurko protagonistak izan diren gaztagile sarituak zoriondu nahi izan dituzten beste hainbat lagun. 

HILAREN 30EKOA, EGUBERRIETAKO APARTEKO AZOKA IZANGO DA

2015 urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei Esker Oneko ekitaldia eskainiko zaie

Urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena izango da datorren astean. Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtuko da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko. Jai giroari dagokionez, trikitilariak eta dultzaineroak ibiliko dira kalerik kale, txoko guztiak animatzeko.