EKIMENA, ADIN MUGARIK GABE ETA UZTAILAREN 21 BITARTE

Ordiziako Udalak Ekimena proiektuan parte hartzeko adin muga eta izen-emate epeak zabaldu dituela jakin arazi nahi du. Hala, adin mugarik ez da egongo eta eskaera egiteko epea uztailaren 21a arte luzatu da. Hautatuak diren pertsonek formakuntza eta laguntza proiektu espezializatu batean hartuko dute parte sei hilabetetan zehar. Enplegua bilatzeko proiektua da honakoa.  Lan bila dabiltzan ordiziarrei dago zuzendua.

Eskaerak Udal arreta bulegoan (astelehenentik ostiralera 8:00etatik 13:30etara) eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbide elektronikoan egin daitezke.

ZAZPI EKINTZAILE BERRI ATXIKI DIRA ORDIZIA ZABALIK PROGRAMARA

Lokal komertzialak berreskuratzera da helburuetako bat

'Ordizia Zabalik' hiru norabidetan landutako proiektua da. Alde batetik, ekarpen berriztatzaileren bat egin dezaketen negozioak erakartzea, bestetik, dauden behar komertzialei erantzuna eman dentsitate baxua izan dezaketen herriko guneak biziberrituz, eta azkenik, txikizko merkataritzan belaunaldi aldaketari erantzuna eman. Ulertzen da ere honen bitartez lanpostu berriak sortu eta lokal komertzial hutsak berreskuratzeko baliagarri izango dela.

ORDIZIAKO ZAZPI ESTABLEZIMENDUEK EUREN INDARRAK LANDU DITUZTE

Udalak bultzatutako ‘Berrikuntza: zure dendaren arrakasta’ proiektuan parte hartu dute

2015eko azaroan Ordiziako Udalak, ieTeam aholkularitza enpresarekin batera, berrikuntza eta hobekuntza proposamenak garatuaz Ordiziako merkataritza sektorea sustatzeko baliagarria izango den proiektu bat aurkeztu zuen.

Lokal hutsak merkataritza jardueratarako berreskuratzea lortzen ari den Ordizia Zabalik diru-laguntza programaren hirugarren deialdiarekin batera, proiektu berri bat aurkeztu zuen Udalak, dendarien eskaerari erantzuna emateaz gain, balio erantsi bat emateko baliagarriak izan daitezkeen ideia berriak edo berrikuntzari lotutako proiektuak bultzatuz ohiko saltokiei aholkularitza eta laguntza emanez. Ekimen hau saltoki parte hartzaileentzat baliagarria izango delarik herrian eta eskualdean erreferente izaten jarraitzeko.

TURISTEN ASTEAZKENETAKO PLANA ORDIZIAN HASTEN DA

Geroz eta indar gehiago dute Ordiziak eta bailarak lurraldeko turismo eskaintzan

Uztailaren 1ean emango zaio hasiera Ordiziako Udako denboraldi turistikoari. D´elikatuz Zentroak eta bertan kokatua dagoen turismo bulegoak, irekiera ordua zabalduko dute, astelehenetik igandera, ondorengo ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 10.00-13.00 eta 16.00-19.00 eta asteburu eta jai egunetan 11.00-14.00 eta 16.00-19.00.

Turista kopurua denboraldi osoan igotzen bada ere,  Ordizian asteazkenetan nabaritzen da batez ere, asteroko azokak daukan eragakargarritasunagatik, bertako produktu eskaintza, baserritarrekin kontaktu zuzena edo herrian bizi den giro paregabea dela eta.