IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN “USAIN ZORAGARRIA”

Aizpea Oihanederrek gazta berriari hunkituta eman dio ongietorria

Aizpea Oihaneder sukaldariak “Usain Zoragarria” hartu dio gaur Ordizian moztu duen Idiazabal Gazta berriari, bereziki zoragarria gaurkoan beretzat. Hunkituta eman dio hasera Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari, artzaiak, sukaldariak eta ordezkaritza politiko zabalaren babesarekin. 
Erregulartasun sariak Joseba Insausti artzain Ordiziarrak eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak jaso dituzte eta JAKITEA elkartea izan da omendua bere hamargarren urteurrenean.
 

Batzar aretoa txiki geratu da beste behin. Udaleko ordezkariekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Hala, Arantxa Tapia, Ekonomia  Garapen eta Azpiegituratako Sailburua, Bittor Oroz Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailburuordeak eta Aldundiko Xabier Arruti Landa Garapen zuzendariak euren babesa eskaini diote  artzainen lanari. Turismo arlokoak ere ez dira falta izan, horrela Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Diputatua eta Maite Cruzado Turismo Zuzendaria bertan izan dira. Hauekin batera, beste erakundeetako ordezkariak, JAKITEA elkarteko eta bestelako sukaldariak eta, bereziki, artzainak izan dira bertan. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jose Mari Uztarroz Idiazabal jatorri izendapeneko presidenteak ere hitza hartu dute. Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte denek eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute. 

Gazta eta gehiago

Hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, hiru artaldek  Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.

Ahari eta ardi erakusketara eta lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Beste behin, baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde.

Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia ikusteko aukera egon da eta horretaz gain gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa ere.

ARDI ETA AHARIEN LEHIAKETA
Emaitzak
ARDI ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA

Muturbeltza

  • Aizpea elkartea/Aizpea Baserria /Olaberria- Bildots Hoberena
  • Aizpea elkartea/Aizpea Baserria-Ardi hoberena

Muturgorria

  • Gomiztegi Kooperatiba/ Gomiztegi Baserria /Oñati-Bildots Hoberena
  • Gomiztegi Kooperatiba/ Gomiztegi Baserria /Oñati- Ardi hoberena
EUSKAL HERRIKO LATXADUN ELKARTEA (E.L.E.)

AHARI LATXA Mutur Beltza

  • Gaztañaditxulo-Ander Barandiaran (IDIAZABAL) Ahari Heldua
  • Makatza-Aitor Mantxola (LEGAZPI)-Arkume aharia
  • Makatza-Aitor Mantxola (LEGAZPI)-Bildots aharia

AHARI LATXA Mutur Gorria

  • Gomiztegi-Gomiztegi KOOP. (OÑATI)-Ahari Heldua
  • Galtzaga-Galtzaga S.C.-Arkume Aharia (Oiartzun )
  • Galarraga-Begoña Galarraga (ERREZIL) Bildots aharia

AHARIEN XX. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA

Mutur Gorria

  • Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Miguel Amiano. Bordaberri (Altzo), 2º Resurrección Balerdi. Etxe-Luze (Altzo).
  • Bildotsak (urte bat baino gehiagokoak). 1º Miguel Amiano. Bordaberri (Altzo), 2º  Aitor Iztueta. Intzartzu. (Lazkao)
  • Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak) 1º Aitor Iztueta. Intzartzu. (Lazkao) 2º Aitor Iztueta. Intzartzu (Lazkao).

Mutur Beltza

  • Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
  • Bildotsak (urte bat baino gehiagokoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
  • Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)

ARTZAIN EGUNA APIRILAREN 24AN OSPATUKO DA

Aizpea Oihaneder sukaldariak moztuko du gazta eta JAKITEA elkartea omenduko da

Ordizian 2019ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 24an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture Jatetxeko sukaldariaren eskutik.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira

Aharien erakusketa-lehiaketa

Aurten, Garagartza plazan, 9:00etan hasita, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru  izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra. Aipatu, joan den urteko etenaldiaren ondoren berriro ere txapelketa berreskuratzeko pausoa eman dela.

Bi   motako animaliak izango dira erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.    

Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai.  Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.

Garagartza Plazan gazta egingo da zuzenean haurren gozamenerako, nagusiki. Baina oso erakargarriak diren beste ekintzak ere izango dira. Esaterako, mamia dastatzea eta eguerdi partean ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz.

Transhumantzia birgogoratuz

Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Modu honetan antzinatik egin izan den eta denbora berriek zailtzen duten menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratuz, askok oinez eta errepidetatik egin behar izaten dutena. 

Eta artzain gehienak kamioiez Aralar edo Aizkorriko magaletara garraiatzen dituzten arren, badaude oraindik antzinako usadioa mantentzen dutenak, ordutegi zehatz eta ez ohikoetan beraien bidaia osatuz. Maiatzaren lehenengotik aurrera egin ahal izango dute mendiko larreetara buelta.

Aizpea Oihaneder eta JAKITEA Elkartea

11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, Donostiako Xarma Cook & Culture jatetxeko Aizpea Oihaneder sukaldariak gazta gaztea ebakiko du.  Baina, aldez aurretik, JAKITEA,  betiko sukaldaritzaren alde egiten duten sukaldarien elkarteari omenaldia egingo zaio ,Idiazabal Gaztaren difusioan egindako lanagatik.

Baita, gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Ordiziako Joseba Insausti artzainari eta  Idiazabalgo Goiburu Gaztandegiari ere.

Ohitura den moduan, goiz guztian zehar  Garagartza Plazan 40 Euskolabel arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok. 11.30etatik aurrera arkume pintxoak salgai jarriko dira eta bildutako dirua ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat, izango da.

Bisitariek  Idiazabal Pakete Gastronomikoaz gozatzeko aukera izango dute, non herriko bost jatetxek “Idiazabal Menu” paregabe bat gehi D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrorako sarrera bat eskainiko duten, guztia 23 eurotan.

 “ARZAK, MUNDU OSOA 4 KOLORETAN MARGOTUA” ERAKUSKETA

Apirilaren 15etik ekainaren16ra, “Arzak, Mundu osoa 4 koloretan margotua” erakusketa ikusgai izango da Ordiziako D´elikatuz Zentroan.

EGITARAUA

9:00- Ahari eta ardien erakusketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria.

Aldez aurretik, JAKITEA, betiko sukaldaritzaren alde egiten duen elkartea  omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30- Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

BUELTAN DA ORDIZIAN ELKARTEKO STOCK ETA KALE-AZOKA

Ostiralean eta larunbatean egingo da eta erosketa baleak zozketatuko dira

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XVII. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du martxoaren  1 eta 2an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin. Stock eta Kale-Azokako edizio honetan parte hartzen duten ORDIZIAN elkarteko saltokietan trukatzeko 50€ko hiru erosketa txartel zozketatuko dira. Stock gunean larunbatean txikientzat haur txokoa eskainiko da dohainik puzgarri eta beste aukerekin.

Merkataritza berriaren eta Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-azokan ere islatuta ikusiko da, produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute.

GOIERRIKO NEGOZIO BERRIEN FABRIKA IREKI DA GOIEKIREN 25. URTEURRENEAN

Ordizian dagoen Goierriko kanpusak hazten segitzen du etorkizuna bermatzeko helburuarekin

Goieki Garapen agentziak 25 urte bete ditu. Urtemugak bailarako enpresetako eta udaletako ordezkariak eta urte hauetan zeresanik izan duten hainbat goierritar elkartu ditu Ordizian, Goierriko kanpusean, asteazken honetan. Bat egin dute eurekin Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Industria sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Gonbidatuek eremu honetan eraiki berri den ‘negozio berrien fabrika’, NBF zentroa ere bisitatu dute. Obra amaitu da eta berehala okupatuko dute Goieki agentziak berak, Goierri Valley elkarteak eta inkubategiko enpresa egitasmoek.

NBF eraikina Goierri Eskola, Lortek Teknologia zentroa  eta Ingeneritzako Unibertsitatearen alboan eraiki den enpresa inkubategia da eta 25 enpresa eta 150 langilerentzat tokia egin du. Mallutz poligonoan zegoen Goieki garapen agentzia eta Goierri Valley elkartea ere bertan kokatu dira.  Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, 2007-2011 legealdian jarri zen abian New Business Factory, negozio berrien fabrika-inkubategiaren egitasmoa.

Zailtasun ugari gaindituta