ALDI BATERAKO BOST LANPOSTU BETETZEKO ESKAINTZA PRESTATU DU ORDIZIAKO UDALAK

Lanbiden eman behar da izena azaroaren 22rako, hau barne

Ordiziako Udalak behin-behineko bost lanpostu betetzeko deialdia egin du. Informatikaria, ‘Ordizia 750’ urteurreneko dinamizatzailea, ‘Ordizia Hiri Hezitzailea’ programako dinamizatzailea eta mantenimenduko lanetan aritzeko bi peoi behar dira. Goierrin erroldatua egotea derrigorrezkoa da, eta baloratuko da Ordizian egotea.

Abenduaren 1ean lanean hasi eta sei hilabeterako kontratuak egingo dira. Lanaldi osokoak izando dira, ‘Hiri Hezitzaile’ lanposturako izan ezik, hau %60koa izango baita. Teknikari/dinamizatzaileek euskarako C1, EGA edo titulu baliokidea izan behar dute, eta B1 edo oinarrizkoa peoiek.

Eskaerak Beasaingo Lanbideren bulegoan egin behar dira. Azken eguna azaoaren 22a da. Bertan jasoko dute lanpostu bakoitzari dagokion zereginen informazioa.

IPIÑABURUK IRABAZI DU “ORDIZIA TXAPELDUN” XXX. GAZTA LEHIAKETA

Bigarren saria Mausitxak eraman du eta Remirok hirugarrena

Asteazken honetan Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXX. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Ipiñaburu Gaztandegiko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta  izan dira irabazle.Txapeldunen txapeldunaren XXX. ekitaldia azken hamar urteetako (2008tik 2017ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2009ko  irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia) eta aurtengo irabazlea, Jose Luis Odriozola (Aia).

Ongorengoa izan da azken sailkapena:

OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN, STOCK ETA KALE AZOKAREN TXANDA

Ordizian elkarteko 16 saltoki irtengo dira kalera XIV. edizio honetan

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XIV. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du aste honetan, irailaren 22 eta 23an. Ekimen honetan bi ekintza egingo dira: Stock azoka plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Stock gunean txikientzat haur txokoa eskainiko da puzgarri eta beste aukerekin.

XIV. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin.

KALERA IRTEN DA ORDIZIAN ELKARTEA

Lokala estreinatu du sektorea bultzatu eta merkatari, ostalari, bezero eta herritarrekin komunikazioa hobetzeko

ORDIZIAN Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu enpresen elkarteak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Santa Maria kalea 21ean kokatutako bere bulego berria aurkeztu du. Pauso hau, herriko merkataritza sektoreari eta ORDIZIAN elkarteari bereziki protagonismoa emateko baliagarria izango da, merkatari, bezero eta herritarrei orokorrean gertuagoko zerbitzu zuzenago bat emateko.

ORDIZIAN elkartearentzat merkataritza bulego berria izatera pasako da Santa Maria 21eko lokal komertziala, azken etapa honetan D´elikatuz zentroko bigarren solairuan kokatuta egon den bulegoa.