TXISTORRAREN TXANDA ASTEAZKENEAN OSPATUKO DEN LEHIAKETAN

Euskal Herriko hoberena aukeratuko dute 20.urtez Ordizian

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XX. Txistor-Lehiaketa  egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 20.  Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da. Aurten 40 partehartzaile inguru espero da, hauetatik 10 gutxienez Nafarrak izanik.

Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei  erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek  lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatuko  diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

'DELIKATUZ BIZI'K MANTELA ATERA DU

Edizio honetan adin goiztiarreko haurrak eta euren familiak dira helburu

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hamabigarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura
osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurtengoan “Bizi d´elikatuz…eta mugituz!!!, elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko mahai oihaltxoa eta familian egiteko sukaldaritza osasungarriko tailerrak, izango dira kanpainaren protagonista.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Departamendua da ekimen honen babesle nagusia urteak baitaramatza osasuna helburu duten kirol ekimenak sustatzen eta hau da horietako bat, aurtengoan Kutxa Fundazioa ere bidelagun da. Irudiak jaso du aurkezpenaren momentua, Foru Aldundian, hain zuzen.
Aurtengoan, adin goiztiarreko haurrak dira helburu. Adin goiztiarreko burmuinaren plastizitateak eta garapen prozesuan dauden garapen sistemen zelula multzoen jarduera garrantzitsuak (inmune, endokrino, giar-psikomotore, kognitibo-emozionala etab), adin goiztiarretan eragiteak prebentzio politiketan izan dezaken arrakasta neurri handi batean bermatzea dakar. Ekimen honek gainera, eskola eta eskolaz kanpoko heziketa sendotu dezake.

Guzti honengatik gure ekimena ondorengo formatuarekin landu da:

ORDIZIA ZABALIK 2017KO EKINTZAILE BERRIENTZAT

Aurtengo 13 ekimen berriekin 31 dira iada programak babestutako proiektuak

Hamahiru pertsona ekintzaile berri atxiki dira ORDIZIA ZABALIK diru-laguntza programaren laugarren deialdira. Egin diren lau deialdien bitartez, dagoeneko 31 ekintzaile dira programa honen bitartez laguntzak lortzeko aukera izan dutenak. Honen berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Jose Ignacio Iturrioz zinegotziak eta Aitor Velazquez merkataritzako teknikariak 2017ko kanpainan laguntza jaso duten ekintzaileekin batera egindako agerraldian.

'Ordizia Zabalik' hiru norabidetan landutako proiektua da. Alde batetik, ekarpen berriztatzaileren bat egin dezaketen negozioak erakartzea, bestetik, dauden behar komertzialei erantzuna eman dentsitate baxua izan dezaketen herriko guneak biziberrituz, eta azkenik, txikizko merkataritzan belaunaldi aldaketari edo jabe aldaketari erantzuna eman. Ulertzen da ere honen bitartez lanpostu berriak sortu eta lokal komertzial hutsak berreskuratzeko baliagarria dela.

OLANOK EGIN DU GIPUZKOAKO ODOLKI HOBERENA

Finalean lehiatu da Deba, Larrañaga, Mujika eta Izagirrerekin

Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan  ospatu den Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso) ; Patxi Larrañaga (Lasarte); Mujika Odolkiak (Ordizia), eta Izagirre Harategia (Lasarte). Gipuzkoa osotik etorritako 16 egile aurkeztu dira lehiaketara.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko  udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean  laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.