ARTZAIN EGUNAREN TXANDA

Goenaga zinegileak moztuko du gazta

Ordizian 2018ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 4an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Joxe Mari  Goenaga, Ordiziar Zine Zuzendari eta gidoilariaren eskutik. Donostian aurkeztu dute feria.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira.

Aharien erakusketa

HEMEN DA XV. 'ORDIZIAN' STOCK ETA KALE-AZOKA

Ordiziako eta beste udalerrietako 25 komertzioek hartuko dute parte

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XV. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du martxoaren  9 eta 10ean. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Stock gunean txikientzat haur txokoa eskainiko da puzgarri eta beste aukerekin. Stock eta Kale-Azokako edizio honetan parte hartzen duten ORDIZIAN elkarteko saltokietan Udaberriko kanpainaren zehar trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko dira.

XV. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin.

Merkataritza berriaren eta Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko da, oraingo honetan beste herrietako (Beasain, Durango, Elgoibar eta Zumaia) saltokiekin batera produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute.

AZKEN AZOKAREKIN URTEARI AGURRA EMAN ZAIO ORDIZIAKO PLAZAN

2017an saritutako Idiazabal gazta ekoizleen meritua aitortu da

Eguraldiak lehen ordutan lagundu ez badu ere, ez da girorik falta izan Ordizian Gabonetako Azoka Berezian. Hau da, urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izan delakoan gaude, mahaiaren inguruan ospatzen ditugun jaietarako despentsa bete ahal izateko.

Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtu da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko.

2017 URTEAN NAZIOARTE MAILAN SARITUAK IZAN DIREN IDIAZABAL J.I. GAZTANDEGIEI AITORTZA EKITALDIA

DATORREN ASTEAZKENEAN OSPATUKO DA EGUBERRITAKO APARTEKO AZOKA

2017 urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei Esker Oneko Ekitaldia antolatu du

Hau da, urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izango delakoan gaude, mahaiaren inguruan ospatzen ditugun jaietarako despentsa bete ahal izateko.

Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtuko da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko. Jai giroari dagokionez, trikitilariak eta dultzaineroak ibiliko dira kalerik kale, txoko guztiak animatzeko.

Goizeko lehen ordutik aurrera, Beti Alai pilotalekuan kapoi, antzar eta indioilar erakusketa izango da. Eta horien ondoan ez da faltako pottoka eta txahalik.