MEKATRONIKA ORDIZIAKO LANGABETUENTZAT

Udalak diruz lagundutako ikastaro berrian izena emateko epea zabalik dago Goierri Eskolan

Ordizian edo Beasainen erroldatuta dauden langabetuei zuzenduta, Goierri Eskolak Mekatronika ikastaroa emango du urritik aurrera. Bi herrietako udalek finantzatua da ikastaroa bere osotasunean, enplegua sustatzeko eta langabetuei benetako laneratze aukerak eskaintzeko xedez. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago eta urriaren erdira arte luzatuko da.

Langabezian egoteaz gain, eskakizunetako bat da batxilergo titulua, erdi-mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea izatea.

Ikastaroa gainditzen dutenek 3.mailako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute Makineria, Tresneria Industriala eta Produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko eta muntaketa ikuskatzeko lanen planifikazio eta kudeaketan. “Balio anitzeko profila da eta industriak asko eskatzen duena momentu honetan”, dio Goierri Fundazioaren zuzendari-gerente Iñaki Zabalok.

OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN, XVI. STOCK ETA KALE-AZOKA “ORDIZIAN”

Goizean eta arratsaldean egongo da zabalik eta larunbatean 'haur txokoa' jarriko da

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XVI. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren  28 eta 29an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin. Stock eta Kale-Azokako edizio honetan parte hartzen duten ORDIZIAN elkarteko saltokietan trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko dira. Stock gunean larunbatean txikientzat haur txokoa eskainiko da dohainik puzgarri eta beste aukerekin.

Denboraldi berriko produktuen aukera zabala eta aurreko denboraldiari dagozkion aukerak Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko dira, Goierritarrek bertatik bertara udazken eta neguari aurre egiteko produktuak izango dituztelarik eta intereseko produktuak kalitatea prezio eskuragarrian erosteko aukera ere.

‘SINGULAR DENDAK’ GEHIAGO BATU DIRA ORDIZIAN

Hiru inkorporazio gehiago zenbatuta, lau dira dagoeneko praktika onak sustatzen dituen errekonozimendua jaso duten komertzio ordiziarrak

ETXOLA harategi ekologikoa, GOFI BERRI haur eta gazteen moda eta SUQUIA HOGAR etxetresna elektrikoak “Singular Dendak” dira dagoeneko. NESS BOUTIQUE dendarekin batera, eskualdean bereizgarri hau jaso zuen lehen denda eta 2016an eman zitzaiolarik, dagoeneko lau dira “Singular Dendak” marka beraien saltokietan nabarmentzeko baldintzak betetzen dituzten dendak, eta talde honetara denda berriak batzeko lanean jarraitzeko asmoa dago.

Udal Batzar aretoan errekonozimenduak jasotzeko ospatutako ekitaldian, saritutako saltokien titular edo ordezkariez gain, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Zuzendaria den Maite Valmaseda egon da, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearekin eta Josi Iturrioz Sustapen eta Garapeneko zinegotziarekin batera. Hauek izan dira bereizgarriak eman eta kasu honetan merkataritza sektoreko ordezkari bihurtu diren saridunei zoriontzeko aukera izan dutenak, erosketa esperientzia erakargarri bat eskaintzeko lanean jarraitzen duen sektore hau goraipatuz.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eta kasu honetan Ordiziako Udalaren laguntzarekin, “Singular Dendak” ekimen honi hasiera eman zion. Programa honen  helburua da zerbitzuaren praktika onak, eskaintza bereizia eta arreta pertsonala erakustea, kalitatezko merkataritza lehiakorra sustatzeko asmoz.

Denda paregabeak bezero paregabeentzat

OSTIRAL HONETAN FECOGAko KOFRADIEN PRODUKTUEN AZOKA BEREZI BERRIA EGINGO DA

Larunbatean Ordiziako Idazabal Gaztaren kofradiak kapitulu berezia ospatuko du ohorezko kide berriak izendatuz

Ordiziako Idaizabal Gaztaren kofradiak bere  XXIX. kapitulua ospatuko du larunbatean. Urtean behin egiten duen ekitaldia aprobetxatuz,  Ordiziako hiribilduaren sorreraren 750. urteurrenarekin bat egingo du aparteko ekintza antolatuz Ordiziako Udalaren eta FECOGAren  lankidetzarekin: ostiralean egingo den FECOGAko Kofradien produktuen azoka berezia.

Plaza Nagusian hamasei kofradiek euren produktua jarriko dute ikusgai, 18:00etatik 21:00era, pintxoak ere eskainiz produktua dastatzeko. Ordiziako Idazabal gaztaren krofradia, Basoak ardoak eta Tximistako sagardoaz gain, honako kofradiak etorriko dira Ordiziara: