OIANGUKO TABERNAREN ESLEIPEN BERRIA MARTXAN

tabernaApirilaren 30ean amaituko da izen-emate epea

Ordiziako Udalak Oiangu parkeko taberna uda garaian, ekainetik irailera, irekitzeko esleipena egingo du aurten ere. Instalakuntzak zabalik egon behar duten gutxieneko ordutegia hurrengoa izango da:

ORDIZIAN STOCK ETA KALE AZOKAREN V. EDIZIOA

stock kale-azokaDatorren ostiral eta larunbata bitartean ospatuko da

Martxoaren 8an eta 9an ospatuko da Ordizian V. Stock eta Kale azoka. Herritarrek bi egunetan izango dute aukera Plaza Nagusian egongo den stockera eta dendaren aurrealdean egongo den kale azokara hurbiltzeko. Goizez zein arratsaldez  irekiko dira. Stockaren goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta 16:30etatik 20:00etara arratsaldekoa. Kale azokak ordutegi berdina izango du goizeko itxieraren aldaketarekin, 14:00etan beharrean 13:00etan itxiko da.

SABADELL GUIPUZCOANOK ETA ORDIZIANEK ELKARLANA ABIATU DUTE

Ordizian-Sabadell 2Akordioak 100 merkatariri baino gehiagori eragiten dio

Azken egunetako akordioekin jarraituz, Sabadell Guipuzcoano entitate finantzarioarekin sinatu du akordioa Ordizian merkatari eta ostalari elkarteak. Lankidetza hitzarmena sinatu dute bi alderdiek, eta horri esker Sabadellek zerbitzu finantzarioak eta ez finantzarioak eskainiko dizkie Ordizian elkarteko bazkideei, haien senitartekoei eta bazkide diren merkataritza eta ostalaritza zerbitzuetan lan egiten duten langileei.

MERKATARITZA EKINTZA ETA IKASTAROA

stockSare sozialetako ikastaroa eta Ordizian Stock V. azoka eta Kale Azoka ospatuko dira

Otsailaren 25ean hasi eta 28ra bitartean merkatariei zuzendutako Facebook ikastaroa eskainiko zaie KZ gunean. 2 ordutako iraupena izango du egun bakoitzean, 14:30etatik 16:30etara hain zuzen. Dohainik izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa. Horretarako deitu 648 70 06 58 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta helbidera.