OIANGU TABERNAKO ESLEIPEN BERRIA

2012-05-11 MontajeaOiangu parkeko taberna urte osoan zabaltzeko izen-emate epea urtarrilaren 11n amaituko da

Iazko uda sasoian egin bezala, Ordiziako Udalak Oiangu parkeko tabernaren esleipena egingo du aurten ere. Taberna urte osoan zabaltzeko baldintza da aurtengo esleipenaren berrikuntza nabarmenena.

 Instalakuntzak zabalik egon behar duten gutxieneko ordutegia hurrengoa izango da:

                         

Ekaina-iraila

Astelehenetik-ostiralera: 12:00-24:00

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-24:00

Gainerako datetan

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-24:00

HAUR PARKEA, URTARRILAREN 2AN, 3AN ETA 4AN, BETI ALAI FRONTOIAN

8337763747 918efea7fc mGaur hasi eta ostiralera arte haur parkea dago Beti Alai frontoian

Txiki eta gaztetxoek askotariko jolasak dituzte bertan. Goizeko 11etatik 13:30era, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara dago irekita parkea eta txikienak zaintzeko begiraleak daude jolas bakoitzean. Puzgarriak, pisu bikoitzeko parkea eta Play Station jokoak dira txikienentzat egokitu diren jokoak, eta akrobazia saltoak egiteko ohe elastikoak eta bueltaka aritzeko zezenaren zirkulua helduagoentzat. Goizetan, paparrean jartzeko txapa pertsonalizatuak egin ahalko dituzte bertaratzen direnek.

Sarrera doan da eta jolasetan parte hartzeko txanda itxaron beharko dute haur eta gaztetxoek, begiraleek jolasetara sartzeko baimena ematen duten arte.

Hona hemen argazki galeria::

MERKATARITZA BULEGOAREN KOKALEKU ALDAKETA

D´Elikatuz zentroa. Santa Maria Kalea 24, 2. solairuaAste honetatik aurrera D´elikatuz zentruko bigarren solairuan dagoen bulegoan egongo da kokatuta Merkataritza bulegoa.

Harremanetarako telefonoak eta helbide elektronikoak:

Merkataritzako teknikaria:
943 16 06 73 / 648 700 658
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 Ordizian merkatari elkartea:
943 88 73 40 / 615 796 468
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

LARUNBATEAN GAZTA ETA ARDO FERIA ETA ORDIZIA TXAPELDUN GAZTA LEHIAKETA

Ordizia TxapeldunArdo eta Gazta zaporeak bilduko ditu Ordiziak larunbatean

Ordiziak Gazta eta Ardoen V. Feria ospatuko du datorren larunbatean. Honekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXV. edizioa egingo da, eta artisauak ere izango dira Ordiziako Plaza Nagusiaren inguruan.

Izendapen desberdin eta penintsula osoko gazta eta ardoak berriro bilduko dira Plaza Nagusian, larunbatean zehar, 11.00etatik 14.30etara eta 18.00etatik 21.30etara.