ORDIZIAKO GIDA ETA PLANOAREN EDIZIO EGUNERATUA

2013-10-22 Nekar planoaGida-planoa doan banatuko da Eguberrietan

Nekar enpresa eta Ordiziako Udala herriari buruzko gida eta planoaren edizio eguneratua prestatzen ari dira. Ohar honen bidez jakinarazi nahi da gida-planoan publizitatea jartzeko interesa duten dendari, ostalari edota enpresek 691 345 480 (Roberto) telefono zenbakira dei dezaketela. Gida-planoa doan banatuko da Eguberrietan.

VI. STOCK ETA KALE AZOKA OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN

2013-09-20 Stock azokaStock azokan 20 dendarik hartuko dute parte, eta kale azokan 8k

Ordizian merkatari elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, VI. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren 20an eta 21ean. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock gunea Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Honez gain haur parkea ere egongo da Garagartza Plazan.

Azken urteetan Ordizian antolatu den Stock azoka erreferente bat bihurtu da eskualdean eta honen inguruko herrietan. Plaza Nagusian antolatu eta Kale-azokarekin bat egiteko erabakiak, indar eta arrakasta handiagoa eman dio herritar eta bezeroen artean. Ekintza honen bitartez denboraldiko produktuak eta aukera interesgarriak Plaza Nagusian eta saltoki batzuen atearen aurrealdean aurkeztuko dira.

MERKEALDIETAKO KANPAINA AURKEZTU ZUTEN OSTEGUNEAN

IMG 3607Goierritarrei herriko merkataritzaren alde egiteko eskaera egin zitzaien

Merkataritza bulegotik ezinbestekoa ikusten dute orain lau urte merkatariekin hasitako elkarlanari jarraitutasuna ematea. Herriko merkataritzak duen garrantzia eta honek herriari eskaintzen dizkion gauza on guztiak ukaezinak direlarik.

"IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU" KANPAINAREN AZKEN EGUNAK

LIBURUApirilaren 23az geroztik egon da martxan 

Datorren igandean, ekainak 30, bukatuko da Hitzaro Euskara elkarteak eta Ordiziako Udalak abian jarritako Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina. Apirilaren 23az geroztik dago martxan ekimen hori, eta euskarazko irakurzaletasuna sustatzea du helburu. Ordizian ez ezik, Lazkaon, Ataunen, Beasainen eta Zaldibian ere kanpaina bera egin dute.