EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO BI INFORMAZIO SAIO ANTOLATU DITU GOIEKIK

2013-11-27 GoiekiGaur, hilak 27, izango dira saioak Goiekin

Goieki Goierriko garapen agentziak ekintzaileei zuzendutako bi informazio saio antolatu ditu asteazkenerako, hilak 27. Lehen saioa 11:00etan izango da, eta enpresa ekimen berrien ekintzaileentzako (Ideia berriak) dauden laguntzen deialdiaren berri emateko da. Bigarren saioa arratsaldean izango da, 15:00etan, eta enpresa ekimen berriak (Enpresa berriak) abian jartzea sustatzeko laguntzen berri emateko da.

‘D’ELIKATUZ BIZI’ KANPAINAK, UNIBERTSITARIOAK ARDATZ

2013-11-25 Delikatuz biziGipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta heztea du helburu kanpainak

Ordiziako D'elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak zortzigarren urtez jarraian D'ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsuaren eta jarduera fisikoaren inguruan sentsibilizatu eta hezi asmoz. Aurtengoan "Bizi d´elikatuz...eta mugituz!!!", Gipuzkoako unibertsitarioren artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa izango da kanpainaren protagonista.

YOSHIHIRO NARISAWA SUKALDARIAREN BISITAK IKUSMINA PIZTU DU

2013-11-14 Narisawa azokanHarrera ofiziala egin dio Ordiziako Udalak japoniar sukaldariari, eta azokan erositako produktuak onddoak dastatu ditu D'elikatuzen

Gaur, osteguna, Donostiako Basque Culinary Centerren "Gastronomia eta jasangarritasuna" hitzaldia emango du Yoshihiro Narisawa japoniar sukaldariak, eta tartean egun libre bat zuela aprobetxatuz, Ordiziako Azoka ezagutzeko gonbita egin zion BCCko zuzendari Joxe Mari Aizegak. 10:00ak izateko minutu gutxi falta zirela iritsi zen Narisawa atzo Ordiziara emaztearekin eta semearekin, eta hari buruzko dokumental bat grabatzen ari den Japoniako telebista kate bateko taldearekin.

YOSHIHIRO NARISAWA SUKALDARI JAPONIARRA ORDIZIAKO AZOKAN IZANGO DA BISITAN, BIHAR

2013-11-12 YoshihiroAsiako jatetxe onenaren saria jaso berria da Narisawa

Ostegunean, azaroak 14, Donostiako Basque Culinary Center-en "Gastronomia eta Jasangarritasunaren" inguruko hitzaldia eman aurretik, Yoshihiro Narisawa japoniar chef entzutetsuak Ordiziako asteroko Azoka ezagutzeko aukera izango du bihar asteazkena Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko zuzendariaren eskutik. 2013ko World 50Best Restaurant zerrendako jatetxe jasangarrienaren Sari berezia lortu zuen Narisawak bere gizarte eta ingurugiroarekiko arduragatik, eta joan den martxoan Restaurant aldizkariak lehen aldiz argitaratu zuen Asias´s Best Restaurants 2013 zerrendako lehen postua ere bereganatu zuen.