ORDIZIAKO OSTALARIAK KALDEREROEKIN ETA ZOZOMIKOTEREKIN BAT EGINDA

2014-02-20 ostalariak Zenbait jatetxek Kalderero menua eskainiko dute, eta tabernen itxiera ordua bi ordutan luzatuko da

Ordiziako jatetxe, taberna eta pub-ek larunbatean, hilak 22, ospatuko den kaldereroen festarekin bat egitea erabaki dute beraien ostalaritzako establezimenduen bitartez. Ordiziako ostalaritzak Kalderero menua eskainiz parte hartuko du (9 euro umeek eta 15 euro helduek), eta horrez gain taberna eta pub batzuetan proposamen desberdinekin gozatzeko aukera izango da. Animatuenak festari jarraipena emateko, itxiera ordua bi ordutan luzatuko da.

PINTXO-POTEA BERRIZ ERE ABIAN

2014-01-13 PintxopoteaEguberrietako etenaren ondoren, uztailaren 16a arte astero egingo da

Pintxo-potea martxan jarriko da berriz ere aste honetan. Eguberriak direla eta, iazko abenduaren 18an eten egin zen Ordizian arrakastatsua suertatzen ari den ekimen hau, baina aste honetatik uztailaren 16a arte astero egingo da berriz. Ohi bezala, astearteetan auzoetan egingo da (bost taberna), eta asteazkenetan herriguneko tabernetan (20 taberna), 18:30etik 21:30era bitartean.

Ekimenean parte hartzen duten ostalariek Heineken garagardoa edo ardo ondua, eta pintxoa eskainiko dute 1,5 euroan. Pintxo potea Ordiziako Ostalariek, Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sustatutako ekimena da. Santa Ana jaietan etena egingo da berriz, eta abuztuaren azkenean atzera martxan jarriko da.

EGUBERRIETAKO EGITARAU OPAROA ORDIZIAN

2013-12-23 Olentzero eta Mari DomingiGabonei lotutako ekitaldiekin batera, kultur eta kirol saioak nabarmentzen dira

Aurten ere Eguberrietako egitaraua oparo prestatu du Ordiziako Udaleko kultura sailak herriko hainbat kirol eta kultur elkarterekin lankidetzan. Hauek dira ekitaldirik nabarmenenak: hilaren 24an, Eguberietako aparteko azoka eta Olentzeroren etorrera; hilaren 28an Pirritx, Porrotx eta Mari motots pailazoen saioa; hilaren 29an, Nazioarteko 31. Igeriketa Saria; hilaren 30ean, bertsolari finalisten saioa; hilaren 31n, 37. San Silbestre krosa; eta urtarrilaren 5ean, Erregeen kabalgata.

EGUBERRIETAKO APARTEKO AZOKA ASTEARTEAN

2013-10-24  Eguberrietako azokaTokiko produktuen salmentaz gain, lehiaketak eta erakusketak ere izango dira

Datorren asteartean, abenduaren 24an, Eguberrietako aparteko azoka izango da Ordizian. Hau da urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izango delakoan gaude, mahaiaren inguruan ospatzen ditugun jaietarako despentsa bete ahal izateko.

Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtuko da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko. Jai giroari dagokionez, trikitilariak eta dultzaineroak ibiliko dira kalerik kale, txoko guztiak animatzeko.