12 HILABETE, 12 PRODUKTU

2014-03-04 alkatxofa Hilabetero produktu bat izango dugu protagonista, bihar bertan hasita

Ordiziako Azoka betidanik izan da bertako eta garaiko produktuaren sustatzaile fina. Ildo honi jarraituz, eta bihar bertan hasita, hilabetero garaian garaiko produktu bat sustatzea du helburu. Horretarako, produktu protagonista hori azokan saltzen duten saltzaileei gune berezi bat egokitu eta protagonismo berezia emango zaio Ordiziako plazan. Honetaz gain, hilabeteko azken asteazkenean produktu horri lotutako erakustaldi gastronomiko bat egingo da plazan bertan. Asteazken honetan hasi eta martxoan zehar protagonista izango dugun produktua "Tuterako Orburua" izango da.

UDALTZAINTZAKO BITARTEKO AGENTEEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA

2014-03-03 udaltzain Martxoaren 13a arte dago zabalik eskaerak egiteko epea

Udaltzaintzako bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko deialdia zabalik dago dagoeneko. Pertsona interesatuek martxoaren 13ko 11:00ak arte dute eskaerak egiteko epea. Online eskaerak www.arkauteakademia.net webgunean egin daitezke, eta telefono honetara deituta ere bai: 900 840 088. 

2014ko ENPLEGU PLANA. ZORTZI LANPOSTU GEHIAGO

2014-03-03 lana Ordiziako Udalak zortzi langile kontratatuko ditu Enplegu planaren bitartez, eta erakundeekin ari da lanean aurten lanpostu gehiago sortzeko helburuz

Aurten ere Enplegu plana martxan jarri du Ordiziako Udalak. Zortzi dira oraingo deialdi honetan sortuko diren lanpostuak. Udala enplegu programa hau garatzeko elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta aurten lanpostu gehiago sortuko direla aurreikusten du. Lanbiden eta udaletxeko arreta bulegoan eman behar da lanpostuetarako izena martxoaren 3tik 17ra bitartean. Aukeratuak apirilaren 28an hasiko dira lanean.

UDABERRIAN MARTXAN, EUSKAL HERRIKO TXIRRINDULARI ITZULIAREN ETORRERA GIROTZEKO

2014-02-27 udaberrian Martxoaren 8tik apirilaren 13ra hainbat kultur eta kirol emanaldi egingo dira Ordizian

Berrogei urte luzeren ondoren, bueltan da Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia. Ordiziatik abiatuko apirilaren 7an 54. edizioa, eta Markinan bukatuko apirilaren 12an. Itzuliaren etorrera girotzeko, egitarau zabal eta anitza osatu dute Ordiziako hainbat talde, elkarte eta erakundek elkarlanean. Udaberrian Martxan izena eman zaio hilabeteari.