Hirugarren sektorea sustatzeko asmoz ‘Ordizia Bizi Herria’ kanpaina abiatu da bigarren aldiz, eta ostegun honetan (urriak 29) egingo da banaketa. Etxebizitzetako postontzietan utziko dira bonoak

Ordiziako Udalak hirugarren sektorea indartzeko asmoarekin jarraitzen du eta horregatik berriz ere bigarren bono kanpaina jarri du martxan. Ostegun honetan, urriak 29, egingo da txartel hauen banaketa. Ordiziako etxebizitza guztietara banatuko dira, guztira, 4.650 bono. Kontuan izan behar dute herritarrek etxeko postontzietan utziko direla bonoak, eta ez direla botatzeko.

“Egoera zaila da baina ahalegina egingo dugu, inoiz baino gehiago, gure merkatari eta ostalariak babesteko. Egin dezakegun onena herrian kontsumitzea da, eta horregatik dei egiten diegu herritarrei deskontu bono hauek erabiltzeko atxikita dauden establezimenduetan”, azaldu du Adur Ezenarro alkateak.

20 euroko deskontu txartelak izango dira oraingo honetan ere, eta aurrekoen funtzionamendu bera izango du. Alegia, bono hauek lau zatitan banatuta egongo dira eta bost euroko balioa izango du bakoitzak. 15 euroko balioa duen erosketara iritsiz gero 5 euroko deskontua lortuko da. Beraz, produktu batek 15 euroko balioa badu, ordiziarrak 10 ordaindu beharko ditu eta beste 5 euroak bonu bidez ordainduko dira. Bakarka, binaka, hirunaka edo denak batera erabili daitezke, bezeroak erabakiko du nola eta non gastatu. Abenduaren 31a izango da bonoak erabili ahal izateko azken eguna, orduan amaituko baita kanpaina.

Kanpainaren ikurra edo berezigarria establezimenduek ikusgai dute erakuslehioetan, eta horietan erabili ahalko da. Honakoak izango dira parte hartuko dute saltokiak (behin behineko zerrenda da, besteren bat gehituko balitz jakinaraziko dugu):

Foto Ordizia, Ediren Bidaiak, Hidalgo Bitxitegia, Alonso Burdindegia, Galdeano Burdindegia, Amaren, Casa Arrieta, Drogueria Arrieta, Otegi Armategia, Kixmi, Lekuona Osagarriak, Kris Kras goxoki denda, Nahikari goxokidenda, Gaes Ordizia, Barne Berrikuntzak, Marta, Biñaspre, Josune Estetika Zentroa, Lirain, Suquia Etxetresna elektrikoak, Zazpi arte, Gofi Berri, Aiztur ileapaindegia, Mirentxu, Alazne ileapaindegia, Amaia ileapaindegia, Barberia Irene, Barberia Maider, Bret ileapaindegia, Deido ileapaindegia, Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia, Jos-Bel, Josune&Klaude, Maitane Estilismo, Bossa Nova, Maos, Bi Love, El Kilo, GÊE, Imana, Intersport Urrutia, Kutixi, Lua, Ness, Palomo Jantzidenda, Porfirio Fernandez, Romero Jantzidenda, Serendipity, Vicuña Confección, Vicuña Sport, Titare, Librería Manso, Luberri Loradenda, Muget Loradenda, Crehuet Loteriak, Arantxa Mertzeria-Lentzeria, Irurena Mertzeria-lentzeria, Lena, Olatz Mertzeria, Calzados Agirre, Oskarbi oinetakoak, Goen optika, Multioptikas, Gudin taberna, Kantoi, Kikoenea, Pottoka, Tximista, 19|90 Gastroteka Ordizia, Egun On Kafetegia, Etxetxo taberna, Ibai, Ilunpe taberna, La Paz taberna, Leizea, Martinez, Miami Jatetxea, Olano, Sarri taberna, Sugar, Urdin, Tintoreria Leiker, Sasoien, Peluqueria Manolo, Gurutze Ileapaindegia.

Ordiziako erosketa bonuen programan parte har tze ko aukera izango dute bonuak hartu eta ordainketa modu gisa onartzen dituzten Ordiziako establezimenduek. Hauek pertsona fisiko zein juridikoak izan daitezke, baina ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Jardueraren helburu nagusia kontsumitzaileari kontsumo produktuak, zerbitzuak eta ondasunak zuzenean saltzea izatea; Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda egotea; Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz itxi ta egotea edo, irekita egon arren, fakturazioa % 25 murriztea; Zerga betebeharretan, bai Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin eguneratuak egotea eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko betebeharretan eta, azkenik, Ordiziako Udalarekin zorrik ez izatea.