Biharko azoka egokituan hainbat aldaketa egongo dira bihar. Postuak berriz ere plazara itzuliko dira, bai baserritar eta lore saltzaileenak (kanpoaldean). Beraz, Beti Alai pilotaleku barrua itxita egongo da. 

Frontoi txikian, kanpoan, zeuden postuak Barrena Jauregi pareko Nikolas Lekuona plazara mugituko dira, eta haien lekua arropa saltzaileek hartuko dute. Gainontzekoak, Gudarien Etorbidean egongo dira eta Barrena jauregiko inguruan ere bai.

Goen plazan bost postu egongo dira: bakailaua, Lasa, Etxabe, Ulia eta Atienza. 

Ordutegia bere horretan mantenduko da, 08:00etatik 12:30etara.