Ezkontza zibila ospatzeko alkatearen ahalmena eskuordetzea

2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut, 328 dekretua eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen idazketa berriaren arabera, honako hau erabaki dut: Alkatetza funtzioak Anhoa Jimenez Goñi zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2021eko martxoaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, Udaleko Batzar Aretoan. Ordizian, 2021eko martxoaren 17an. Adur Ezenarro Agirre alkatea

Epea: 2021eko martxoak 31