Zuberoa kale azpian dauden udal jabetzako 13 aparkalekuren emakida

Zuberoa kaleko bidearen -1 eta -2 sotoko solairuetan dauden jabetza publikoko eta udal titulartasuneko 13 aparkalekuren emakida egingo du Udalak. 50 urteko iraupena izango du emakidak. Prezioa: 13.222 € gehi dagozkion zergak. Urteko kanona 15,18 € zeina KPIaren arabera eguneratzen joango den. Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroak 24 izango da eta eskaerak Udal Arreta Bulegoan aurkeztu ahalko dira, baita 39/2015 Legeko 16.4 artikuluak araututako moduetan ere.

Oharra: Lehenbizi 2018ko emakidatik sortutako itxaron-zerrendako interesatuei eskainiko zaizkie garajeak.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 80 56 36 telefono zenbakira

Administrazio pleguak

Eskaera orria

Zerrenda eta planoak

Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda

Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda

Zozketa eguna eta ordua

Zozketaren emaitzak

 

Epea: 2021 urtarrilak 21