Ordenantza fiskalen aldaketa, 4., 6. eta 7. zk.
Udalbatzak, 2020ko ekainaren 25ean egindako ohiko bilkuran, honako hau erabaki zuen, legezko gehiengo osoaren aldeko botoarekin:
1.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen 4. Ordenantza Fiskala aldatzea.
2.-Aparteko hobariak, maiatzaren 12ko 3/2020 Foru Dekretu-Arauaren arabera 6. eta 7. zerga-ordenantzetan araututako tokiko jabari publikoa okupatzeagatiko eta zerbitzuak emateagatiko tasetan.
Hartutako erabakia eta egindako espedientea ere jendaurrera aterata egongo dira, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak 16.1 artikuluak agintzen duen bezala, hura baita Gipuzkoako Togi Ogasunena arautzen duena. Hala, iragarkia jarriko da hedabide ofizial honetan eta Udaletxeko iragarki-oholean. Baldintza hauetan:
a) Erabakiak eta espedienteak ikusteko tokia: Udaletxeko Idazkaritza.
b) Aztertu eta erreklamazioak egiteko epea, erreklamaziorik egin nahi izanez gero: 30 lan-egun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lan-egunetik aurrera, bulego orduetan.
c) Erreklamatzeko eskubidea dutenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak 17. artikuluan jartzen dituenak.
d) Erreklamazioak non egin: Udaletxeko Sarrera Errejistro Nagusian edota Administrazio Jardunbideari buruzko Legeak 66. artikuluan jartzen dituen tokietan.
e) Zer organori egin erreklamazioa: Udalbatzari.
Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia ikusteko sakatu hemen
- Epea: 2020ko abuztuaren 24a