AUTODEFENTSA TAILERRA

puntu lila1Emakumeen autodefentsarako tailerra eskainiko da 15 urte baino gehiagoko emakumeentzat abenduaren 15ean eta 16an jubiltauen zentroan.Bertan indarkeria zer den identifikatuko da, baita horien jatorriak ezagutu ere. Hainbat galdera planteatuko zaizkie parte hartzaileei horretarako; gauez etxera itzultzean beldurrik sentitzen al duzu?Zure baimenik gabe noizbait fisikoki ukitu zaituzte?Harreman sexualak izateko gogorik ez duzunean "EZ" esatea kostatzen zaizu? 

Ikastaroaren helburuak dira norberak bere buruarekiko konfiantza lantzea, biktima papera baztertu eta norberak egoera arriskutsuei aurre egiteko gaitasuna daukala barneratzea.  Baita erasoen aurrean oinarrizko defentsarako teknikak ikasi eta horiek praktikak jartzea ere. 

Izen-ematea Berdintasun sailean, Barretxe, egin beharko da abenduaren 12a baino lehen

pdfIkastaroaren gaineko informazioa

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

MANUAL-PUNTO-LILA-V1-1-181 Datorren astetik aurrera eta hilabetea amaitu bitartean, Emakumeenganako indarkeriaren gaineko sentiberatze eta mobilizazio kanpainaren parte diren hainbat ekintza jarriko dituzte martxan.

Hori horrela,  19tik 30era Barrenako sarreran hezkidetza eta indarkeria matxistari aurre egiteko materialaren erakusketa egongo da eta Berdintasun batzordeak asteartean, hilaren 20an, prentsaurrekoa eskainiko du D´Elikatuzen arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

I. BERDINTASUN PLANAREN EBALUAZIOA

berdintasunaDuela hiru urte, Ordiziako Udalak, emakumeen eta gizonezkoen berdintasun egoera hobetzeko asmoz, hainbat erabaki hartu zituen. Besteak beste herriko egoeraren diagnostikoa egin zen, eta honetan oinarrituta, I. berdintasun plana onartu zuen. Plan honetan hiru urtetan gauzatzeko ekintzak jaso ziren: 2009-2012 bitartean hain zuzen ere. Udalean bertan egitekoak ziren jarduera horietako batzuk, eta herriko eragileek gauzatzekoak besteak. Hori horrela amaitzear da planaren indarraldia, eta Udalak, hiru urteko prozesuaren ebaluazioa egitea erabaki du. Elhuyar aholkularitza arduratuko da lan horretaz.

FORMAKUNTZA (BERDINTASUN BATZORDEA)

Ordiziako Berdintasun Batzordeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea du helburu, non egin beharreko lan ildoak aurrera eraman ahal izateko garrantzitsua ikusten duen formakuntza.

Hau honela, hiru sentsibilizazio formakuntza saio antolatu ditu azaroan, Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzaz. Saio hauek, batzordeko kideentzako ez ezik, herriko norbanako eta elkarteentzako ere antolatu dira, apostu honetan guztion inplikazioa garrantzizkoa ikusten baita.

Beraz, herritar gauztiei deialdia egiten diegu parte hartu dezaten.

Atxikitako dokumentuan saioen informazio guztia:

pdfFormakuntza