KOMUNIKABIDEETAN BERDINTASUNA TXERTATZEKO FORMAZIOA

2014-12-01 formazioaSaioak hilaren 11n eta 16an izango dira, baina aurrez izena eman behar da

Ordizia eta Goierriko kazetarientzako eta diseinu grafikoan diharduten profesionalentzako ikastaroa antolatu du Ordiziako Udaleko Berdintasun Sailak, abenduaren 11 eta 16rako (Barrenako 7. gela, 09.30-11.30). Maite Asensio 'Berria' egunkariko Gizartea saileko buruak zuzenduko du formazioa. Helburua komunikazioaren esparruan genero-ikuspegia txertatzeko nondik norakoak aztertzea da, hau da, tresnak eman nahi zaizkie profesionalei euren lanean berdintasun irizpideak atxiki ditzaten.

AZAROAK 25. ORDIZIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2014-11-25 puntulilaUrriaren 29ko osoko bilkuran onartu zuen adierazpena aho batez Ordiziako Udalbatzak

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Ordiziako Udalak bere gaitzespen irmoa erakusten du indarkeria sexistako agerpen mota guziten aurrean; izan ere, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen emaitza dira.

AZAROAREN 21EKO GIZA KATEAREN ARGAZKIAK

AZAROAK 25. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

2014-11-20 azaroak25Gaur hezkidetza ipuina izango da, bihar giza-katea eta datorren asteartean mikro-antzerkia, kontzentrazioa eta trapezio emanaldia

Ordiziako Berdintasun Sailak egitarau oparoa antolatu du Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren (azaroak 25) harira, herriko zenbait talderekin lankidetzan. Azaroaren 5etik, eta hileko asteazken guztietan, 'Emakumeak egile eta protagonista' zine zikloa dago martxan. Kimetzek emakumeen autonomiari eta ahalduntzeari buruzko antolatutako formazioa saio ere martxan da (bihar da azken saioa). Emakume etorkinen espazio multikulturalean, berriz, indarkeria sexista deseraikitzeko tailerra egiten ari dira hileko lau ostiraletan. Bihar ostirala, goizean, giza-katea egingo da Altamiratik plazara, eta datorren asteartean, azaroak 25, antzerkia, kontzentrazioa eta trapezio emanaldia. Jarraian duzue programa.

HEZKIDETZA EGITASMOA, HEZKUNTZA KOMUNITATEA BERDINTASUN BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA

2014-10-20 hezkidetzaHerriko ikastetxeekin batera hasi zen iaz egitasmo hau lantzen, eta aurtengo ikasturtean jarraipena izango du

Iaz 627 lagunek parte hartu zuten programan, ikasle, irakasle eta gurasoak aintzat hartuta

Dagoeneko abian jarri da II. Berdintasun planaren barruan lantzen ari den Hezkidetza programa integralaren bigarren ikasturtea. Egitasmo integrala da, hezkuntzaren alor guztietan esku hartzea aurreikusten baitu (ikasleak, irakasleak, gurasoak, jangelako eragileak, eskola kirola...), eta lau urteren buruan hezkidetza oinarri duen hezkuntza komunitatea sortzea da helburua. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Harremanak enpresak osatzen dute programa honen talde eragilea, eta bertan, hezkidetza mahaian parte hartzen duten Ordiziako ikastetxe guztiak ari dira lanketa egiten.