‘IRAULTZA, EDO FEMINISTA DA, EDO EZ DA IRAULTZA’ HITZALDIA

2015-03-04 josebeJosebe Iturrioz ordiziarra eta Ana Perez izango dira hizlariak. Saioa gaur da Barrenan, 19:00etan

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, eta Euskal Herriko Gutun Sozialaren ekimenez, 'Iraultza, edo feminista da, edo ez da iraultza' hitzaldia izango da gaur Barrena kultur etxean, 19:00etan. Josebe Iturrioz ordiziarra (Medeak) eta Ana Perez (Bilgune Feminista) ariko dira hizlari lanetan.

MARTXOAREN 8AREN INGURUKO PROGRAMAZIOA

GERO ETA ORDIZIAR EMAKUME GEHIAGO LILATOIAN

2015-03 02 lilatoiDonostian atzo jokatu zen proba Ordiziako 101 emakumek bukatu zuten

Urtez urte gero eta gehiago dira Lilatoian parte hartzera animatzen diren Ordiziako emakumeak. Donostiako kaleetan jokatu zen atzo 26. Lilatoia, eta Ordiziako 101 emakume lasterkarik osatu zuten 5 kilometroko ibilbidea (iaz 76 izan ziren), aldarrikapena, kirola eta festa uztartuz. Ordiziarren artetik, Garazi Lorenzo izan zen lehen sailkatua, 20. postuan. Parte hartu zutenetatik askok bazkari eder baten bueltan borobildu zuten eguna. Sailkapena.

MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUKO PROGRAMA

2015-02-26 martxoak8Ekitaldi ugari eta anitzak egingo dira Ordizian martxoaren 4tik 27ra

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak, udaleko beste sail eta herriko hainbat elkarterekin lankidetzan, Kimetz tartean, egitarau oparo eta zabala prestatu du Martxoaren 8ari begira. Programazioari datorren asteazkenean, hilak 4, emango zaio hasiera, hezkidetza ipuinen saio batekin eta Iraultza, edo feminista da edo ez da iraultza hitzaldiarekin (Josebe Iturrioz ordiziarra da hizlarietako bat), eta hilaren 27an bukatuko da Urrup taldearen antzezlan batekin. Bi bideoforum, hitzaldiak, Pink Saris filma eta autodefentsa eta maskulinitate tailerrak ere antolatu dira, besteak beste. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, kontzentrazioa egingo da plazan 13:00ean, eta segidan, Ane Artetxe harpa-jotzailearen eta Mikel Ugarte eta Sergio Lamuedra txalapartarien emanaldia izango da. Programa, jarraian.

LILATOIAREN 26. EDIZIOAN PARTE HARTZEKO DEIA

2015-02-05 lilatoiaLasterketarako kamiseta eskuratu eta bazkarira joan nahi duten emakumeek Majorin dagoen zerrendan eman behar dute izena otsailaren 13rako

Martxoaren 1ean Lilatoia lasterketaren 26. edizioa egingo da Donostian. Aurreko bi urteetan bezalaxe, lasterketarako kamiseta eskuratu (Medicus Mundi elkarteak proposatutakoa) eta bazkarira joan nahi duten emakumeek Majori kiroldegiko harreran dagoen zerrendan eman beharko dute izena otsailaren 13rako.