ORDIZIAK KALEA HARTU DU GENERO INDARKERIAREN KONTRA

Ordiziarrak katea eginda kaleen barrena ibili dira eta dantzaz, musikaz eta bertsoz osatutako ekitaldia egin dute indarkeria salatzeko

Azaroaren 25aren inguruko ekintzek jarraipena dute gaur arratsaldean eta datozen egunetan. Gaur La Cigarra y el Grillo musika taldea Plaza Nagusian arituko da 19:30tan;  Women in Black perfomancea egingo da 19:45etan eta ohiko urteroko elkarteratzea plazan 20:00etan. Gaurkoak amaitzeko 20:30etan Herri Antzokian 'Coría y el mar' pelikula eskainiko da.

Larunbatean eta igandean izango dute segida ekitaldiek. Gaztelekuan 'Maskara jokoa' antzerki tailerra egingo da eta Kimetz elkarteak sentiberatze tailerra antolatu du 'Indarkeriak zintzilikatu' lemapean. 

Jakina, hauetan parte hartzera ordiziarrak guztiak zaudete gonbidatuta!

Eta beste behin, Ordizia kalera irtenda genero indarkeriari EZ esateko.

BELDUR BARIK ORDIZIAN

Hasiak dira azaroaren 25eko programaren inguruko ekintzak

Ate joka dugu azaroaren 25a eta horren harira Berdintasun Sailak herriko hainbat erakunderekin batera antolatutako egitarauak aurrera darrai. 34 urte bete dira jada Azaroaren 25a indarkeria sexistaren aurkako borroka eguna izendatu zenetik; Karibe eta Latinoamerikako Lehen Topaketa Feministaren baitan izendatu zen eguna, Bogotan. Egun hori aukeratu zen, Dominikar Errepublikako Mirabal ahizpa ekintzatzaile politikoen omenez. 1960ko azaroaren 25ean erail zituzten hiru ahizpak, Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak aginduta.

GAZTEAK AHALDUNTZEKO APUSTUA EGIN DU ORDIZIAN

Ekimena sexu indarkeriaren aurkako programaren parte da

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak Gazteak ahalduntzeko tailerrak antolatu ditu, Azaroaren 25eko egunaren, hau da, Emakumeengana Indarkeriaren aurkako nazioartekoegunaren baitan. Ekimena hilabetean zehar gauzatzen hasi den egitarauaren parte da.

RAP FEMINISTA TAILERRA ORDIZIAN

Zazpi saio izango dira ostiral arratsaldetan

Ordiziako Udaleko Berdintasun arloak Nerea Loron rap musikari eta musikoterapia irakasleak zuzenduko duen rap feminista tailerra antolatu du. Ostiralero egingo dira saioak, urriaren 30etik abenduaren 11ra. Honakoak dira ekimenaren helburuak: parte hartzaileen autoezagutza bultzatu, horien artean begirada feminista sorrarazi eta arte sorkuntzaren bitartez ahalduntzea sustatu, beti ere rap-a ardatz hartuta.