8M ORDIZIAN, INDARTSUA AURTEN ERE
Ekitaldi ugari eta anitzak egingo dira Ordizian martxoaren 2tik 20ra Emakumeen nazioarteko eguna dela-eta
Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak, udaleko beste sail eta herriko hainbat elkarterekin lankidetzan, Kimetz eta berdintasun batzordea tartean, egitarau oparo eta zabala prestatu dute Martxoaren 8ari begira.
Programazioari datorren ostegunean, hilak 2, emango zaio hasiera, “Emakumeak kalean margotzen” ekintzarekin eta hilaren 20an bukatuko da “Emakumeon eskubideei, jabekuntzari eta partaidetzari” buruzko I. topaketekin. Bideoforuma, filma saioak eta indarkeria sexista antzemateko tailerra ere antolatu dira, besteak beste. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, kontzentrazioa egingo da plazan 19:30ean, eta segidan, SOKOLE eta Aneguria DJ-en emanaldiak izango dira.