AZAROAK 25, HITZORDU BERRIA ORDIZIAN
Ordiziak bat egingo du beste behin Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunarekin
Ate joka da azaroaren 25a eta horren harira azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte egingo diren ekintzen programa prest da. Egitaraua herriko hainbat erakunderen eta Udaleko hainbat sailekoen ekarpenekin osatu da (kimetz, Hitzaro, Emakume migranteen taldea, Hiri hezitzaile programa eta bertako partaideak, Berdintasun saila, Herri antzokia eta Aniztasun arloa).
36 urte bete dira jada Azaroaren 25a indarkeria sexistaren aurkako borroka eguna izendatu zenetik; 1993ko abenduan, NBEko Asanblada Orokorrak Emakumeen aurkako oldarkeria deuseztatzeko Adierazpena onartu zuen. Horren arabera, halako oldarkeria gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen desorekaren adierazgarri da. Baita emakumeen mendekotasuna betikotzeko tresna ere. Horrez gain, Giza Eskubideen zapalkuntza suposatzen du; besteak beste honako eskubideak urratzen ditu; bizitzeko, integritate fisikorako eta osasunerako eskubideak eta berdintasunerako eta bazterkeria ez jasateko eskubideak, besteak beste.