‘MATAZAK’ EGITEKO DEIALDIA INDARKERIA SEXISTARI ‘NAHIKOA DA’ ESATEKO
Udaletxeko arkupean elkartzeko data urriaren 26ra azeratu da
2018ko Emakumeen indarkeriaren aurkako kanpainaren testuinguruan (Azaroak 25 Nazioarteko Eguna), Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuarekin bat egiten du Ordiziak. Datorren ostiralean 18:00etan udaletxeko arkupeetan elkartuko dira parte hartuko dutenek elkarrekin ehuntzeko, eta kanpainarekin bat egiteko deialdia egin dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Kristina Altuna Berdintasun arloko teknikariak eta hainbat eragileek.
Duela lau urte baino gehiago Mataza proiektua jaio zen Astigarragan. Emakume talde bat puntua egiten hasi zen eta eguneroko ekintza honetatik abiatuta indarkeria sexista errotik ezabatzea aldarrikatzeko modua aurkitu zuten. Horrela abian jarri zen sarea, denboran iraunkorra izan zedin, emakumeen artean ahizpatasuna bultzazuz, eta indarkeria matxistaren aurka gizonen jarrera aktiboak ere sustatuz. Mundu osoan zehar ari da zabaltzen proiektua, “nahikoa da!” oihua bazter guztietara iritsiz.
Lazo kolektiboa ‘nahikoa’ dela aldarrikatzeko