AITZINDARIAK-PIONERAS ERAKUSKETA BARRENAN DAGO

Helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da

Aitzindariak-Pioneras proiektuaren erakusketa ikugai dago, martxoaren 2ra arte, Barrena kultur etxean. Proiektu pilotu honen helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da, Goierriko eskualdeko (Ordizia eta Beasain) lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek egindako bideo laburren bitartez.

Erronka STEM diziplina ikasle gazteen artean aukeratzea da, parte-hartze dinamiken bidez, prestakuntza horiei dagozkien genero-gabeziak eta Goierri bezalako industri eskualdean duten enplegagarritasun aukerak kontuan hartuta. Honela, Pioneras-Aintzindariak Youtube-ko kanala sortu da, zientziaren eta teknologiaren alorreko emakume aitzindarien biografiak eta ekarpenak azaltzen dituzten bideo batzuekin (https://tinyurl.com/y8bv2ytt)

Erakusketan ikasleek bildutako informazioarekin egindako 20 argibide-panelak eta baita aitzindari hauen biografiarekiko txosten-biltzaileak ere ikusi ahal dira. Jarduera hau, Emakundek antolatu zuen 2017ko XIV. Berdintasunerako Gunearen parte da.

ADIMEN EMOZIONALA MINDFULNESS BIDEZ

Hastapen Ikastaro berria antolatu da, mistoa, genero ikuspegiaz eta elebiduna

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak  ADIMEN EMOZIONALA MINDFULNESS BIDEZ ikastaroa antolatu du. Ikastaroa mistoa izango da eta genero ikuspegia barneratua izango du.  Hau da, ekintzaren bitartez MINFULNESS-en printzipioak eta praktika lantzearekin batera, gizonen eta emakumeen rolen eta jarreren bereizketa kontuan izango da. II. Berdintasun planean kokatzen da, ahalduntze eta kontzientziazio helburuekin.   Kurtsoa elebiduna izango da.

Hastapen tailerra da. Otsailaren 19an hasiko da, astelehena, eta bost saio emango dira, bat hamabostean behin, 18:00etatik 20:00etara.  Azkena apirilaren 23an izango da.  Taldea mistoa izango da, emakumeentzat eta gizonentzat irekia, eta genero ikuspegiaz landuko da gaia.   Zuzentzailea Kiribil coaching-eko Mertxe Arratibel izango da. Parte hartzeko iena eman behar da, Berdintasun Sailean, 943805610 zenbakira deituta edota  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. korreora idatzita.

GABONETAN ERE EROSI ORDIZIAN

Erosketa bonoak salgai dira dagoeneko 40 euroen truke 50eko balioarekin

Aurten ere ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkeztu dute udaleko, merkataritzako eta turismo bulegoko arduradunek,. Egun hauetan ospatuko diren beste ekintza eta ekimenei ere kanpaina hau batuz, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, Ordiziarrak eta bisitatzen duten Goierritarrak kultura eta aisia aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da.

Eguberritako erosketak herriko dendetan egitearen aldeko sentsibilizazio kanpaina, Ordizian erosketa-opari bonoak, Olentzero eta errege magoekin Photocall 300€ko sariaren zozketarekin, Gabonetako 20 saskien eta 15 Errege-opilen zozketa, Txu-txu tren turistikoa eta haur parkeak izango dira ORDIZIAN elkartearen proposamena eguberritako kanpainarako.

 

“SENTSIBILIZAZIO KANPAINA. GABONETAKO EROSKETAK HERRIKO MERKATARITZAN”

AZAROAK 25, HITZORDU BERRIA ORDIZIAN

Ordiziak bat egingo du beste behin Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunarekin

Ate joka da azaroaren 25a eta horren harira azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte egingo diren ekintzen programa prest da. Egitaraua herriko hainbat erakunderen eta Udaleko hainbat sailekoen ekarpenekin osatu da (kimetz, Hitzaro, Emakume migranteen taldea, Hiri hezitzaile programa eta bertako partaideak, Berdintasun saila, Herri antzokia eta Aniztasun arloa).

36 urte bete dira jada Azaroaren 25a indarkeria sexistaren aurkako borroka eguna izendatu zenetik; 1993ko abenduan, NBEko Asanblada Orokorrak Emakumeen aurkako oldarkeria deuseztatzeko Adierazpena onartu zuen. Horren arabera, halako oldarkeria gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen desorekaren adierazgarri da. Baita emakumeen mendekotasuna betikotzeko tresna ere. Horrez gain, Giza Eskubideen zapalkuntza suposatzen du; besteak beste honako eskubideak urratzen ditu; bizitzeko, integritate fisikorako eta osasunerako eskubideak eta berdintasunerako eta bazterkeria ez jasateko eskubideak, besteak beste.