Berdintasunerako III. Plana

Ordiziako Udalak hainbat urte daramatza emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen. Orain arte garatu diren berdintasunerako bi planen bidez, herritarrei begira hainbat ekimen jarri ditugu martxan: ikastetxeetako hezkidetza-programak, emakumeen ahalduntzea sustatzeko egitasmoak, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko ekimenak…

Joan den martxoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko prozesua abiatu genuen Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin. Berdintasunaren eremuan orain arte egindako ibilbidearen balantzea ari gara egiten eta, horrekin batera, Ordiziako egungo egoera genero-ikuspegitik aztertzen.

Analisi hori egin ahal izateko, udal-teknikarien ekarpenak jaso ditugu, eta datozen asteetan herriko mugimendu feministako ordezkari nahiz beste hainbat emakumeekin elkartuko gara, euren bizipenak, egoerak, beharrak, arazoak… gertutik ezagutzeko.

Jasotako informazioa aintzat hartuta, Berdintasunerako III. Plana diseinatuko dugu.

Prozesuarekin lotuta zalantzarik baduzue, edo bestelako ekarpenik egin nahi baduzue, Berdintasun Sailarekin jar zaitezkete harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordiziako Udalak langabetuentzako formazio ikastaroa finantzatu du

Beste urtebetez, Ordiziako Udalak, Goierri Lanbide Eskolarekin eta Beasaingo Udalarekin elkarlanean, langabetuentzako formazio saioak antolatu ditu. Aurten, soldadurari buruzko formazio ikastaroa emango da.

Langabezian daudenek lan mundura salto egiteko erraztasunak jartzeko asmoarekin, Udalak formazio saio hauetan parte hartzen ari diren zazpi ordiziarrei formazioa finantziatu die.  

Ikastaroan zehar 3 soldadura-teknologi landuko dira (soldadura oxigas, mig/mag eta TIG soldadura altzairuan). Horrela, ikastaroa egiten duten ikasleek teknologia desberdinak barneratzeaz gain, tailerreko ordu asko egingo dituzte eta horrek lagunduko die eskarmentu nahikoarekin praktiketara ailegatzea.

Soldadura teknikak ikasteko 580 ordu eskainiko dira eta beste 200 ordu praktikak egiteko zuzenduko dira atal teorikoa gainditu dutenentzat. 

Ekonomi Ihardueren gaineko zerga

Herritar guztiei jakinarazten zaie aurtengo urriak 1etik azaroak 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango dela borondatezko epean 2020 ekitaldiko Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga (EIZ).

Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke eta www.ordizia.eus (online ordainketa) helbidean ere.
Errezibo hauek domiziliatuta dituztenei borondatezko epearen azkeneko egunean kargatuko zaizkie.
Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotek %20ko gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte bere gain.

Aldaketak trafikoan Josetxo Imaz memorialagatik

Igande honetan Josetxo Imaz memoriala oinezko lasterketa jokatuko da Goierrin, eta lasterketa Ordiziatik pasako da. Lasterketa goizeko 10:30etan hasiko da Beasainen eta lehenengo korrikalaria Ordizian 20 minutu beranduago espero da. Ibilbidea ondorengoa izango da: Malkasko, Joseba Rezola pasealekua, Gudarien etorbidea, Kale Nagusia eta Urdaneta kalea; ondorioz, aipatutako kale guztiak trafikoari moztuta egongo dira.

Gidari guztiei eskatzen zaie antolakuntzan lan egingo duten boluntarioen argibideak jarraitzea.