FORMAKUNTZA (BERDINTASUN BATZORDEA)

Ordiziako Berdintasun Batzordeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea du helburu, non egin beharreko lan ildoak aurrera eraman ahal izateko garrantzitsua ikusten duen formakuntza.

Hau honela, hiru sentsibilizazio formakuntza saio antolatu ditu azaroan, Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzaz. Saio hauek, batzordeko kideentzako ez ezik, herriko norbanako eta elkarteentzako ere antolatu dira, apostu honetan guztion inplikazioa garrantzizkoa ikusten baita.

Beraz, herritar gauztiei deialdia egiten diegu parte hartu dezaten.

Atxikitako dokumentuan saioen informazio guztia:

pdfFormakuntza

Azaroko kultur agenda

Azaroko kultur ekimenak biltzen dituen kultur agenda kalean da dagoeneko. Ikusi ondoko dokumentuan:

Zabaldu dokumentua

Udalaren eta OGAren prentsaurrekoa gaztetxearen inguruan

PA317164Prentsaurrekoa ospatu dute gaur Milagrosa ikastetxean gaztetxearen inguruan hartu diren azken erabakiak ezagutzera emateko. Igor Eguren alkatea izan da udalaren ordezkari eta Luken Mendiguren eta Irati Otamendi, aldiz, Ordiziako Gazte Asanbladarena. Orain arte Filipinas kalean zegoen gaztetxea ixtearen arrazoiak eta jarraitutako prozedura azaldu dituzte.

Ekainaren bukaeran OGAk hitzordua eskatu zuen udaleko arduradun eta teknikariekin eraikinaren egoerarekin arduratuta. Pare bat bisita egin ostean, arazoa benetako izan zitekeela ohartu ziren. Hori horrela, bai udalak baita OGAK ere erabaki bat hartu zuten. Lehenak, teknikariei egoeraren gaineko azterketa bat egitea eskatu zien. Eta bigarrenak, aldiz, uztailean hastear zeuden herriko festetan gaztetxearen erabilera mugatzea. Kontzertuak sotoan eskaini ziren; lehen eta bigarren solairua itxita egon zirela.

ORDIZIAN BIZI DIREN EMAKUME ETORKINEN ESPAZIO MULTIKULTURALA

Ordiziako migrazioDeserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak (batez ere seme-alabena), bizileku berrian sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta abarrek, emakume etorkinak egoera ahul batean kokatzen ditu; eta tristezia, depresioa, estresa edota antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte.

Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate Sailek emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmoa martxan jarri dute, Garaipen - emakume euskaldun zein etorkinen elkarteak dinamizatua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzarekin.