DANTZA ZATI BAT

Dantza zati batAzaroaren 24an "Dantza zati bat" ekimena Ordizian. Dantza pausoak ikasteko lehen entsegu irekia GAUR, hilak 16, arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan. Informazioa gehiago atxikitako dokumentuan:

pdf2012-11-24 Dantza zati bat (informazioa)

TASA ETA PREZIO PUBLIKOEN ORDAINKETA

imagenes22379a1Tasa eta Prezio Publikoak ordaintzeko epea, datorren larunbatean, azaroaren 10ean bukatuko da.

Helbideraturik dauden erreziboei dagokienez, azken egunean kargatuko dira, azaroaren 10ean alegia.

HASI DIRA OIANGUKO ZELAIETAKO POSTEAK KENTZEN

OainguUdalak Oianguren inguruan martxan jarritako prozesu parte hartzailean hainbat eskaera jaso zituen genituen. Eskaera horien artean golf zelaiko zutoin edo posteak kentzea aurkitzen zen.

Sareak berehala kendu eta espazioa erabat ireki bazen ere, zutoinak kentzea ez da hain samurra gertatu. Ez zailtasunagatik, baizik eta jartzeak koste handia izan zuen bezalaxe, kentzea ere ez zelako merkea.

Horregatik, Oiangu Bizirik eta Publikoa plataformako kideek adierazi zutenean beraiek lor zezaketela zutoinak dohainik ken zitzakeen norbait, Udalak baiezkoa eman zuen. Baina orain artean ez da posible izan lan hori burutzea hainbat arrazoirengatik. Azaroaren 7an ordea, jada zutoin horiek kentzen hasi dira, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Plataformari lan horrengatik. 

Lan hau beste urrats txiki bat da Oiangu berreskuratzeko eta zaintzeko bidean. Hurrengo hilabeteetan joango dira definitzen aurrerantzean emango direnak.

AGARRE BIDEKO BERRITZE LANAK

AgarreHurrengo hilabeteetan Iturrioz eraikuntzak enpresak Agarre bidea berritzeko lanak burutuko ditu. Ondorioz, Lazkaibar kalean barrena zama handiko ibilgailuak ibiliko dira. Horregatik kale horretatik igarotzerakoan arreta handiagoa izatea eskatzen zaizue.

Honekin batera, jakinarazten da lan hauek irauten duten bitartean skate parkea itxita egongo dela oinezkoen sarbidea itxita baitago.

Sortuko diren eragozpenak ulertuko dituzuelakoan.