ZERBITZU OROKORREKO PEOI LAN POLTSA (BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK)

Ordiziako Udalean sor daitezkeen beharrei erantzuteko, zerbitzu orokorreko peoi lanposturako lanpoltsa osatzeko onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrendak osatu dira (atxikita).

Erreklamazioak aurkezteko epea bi mila eta hamabiko urriaren 24a arte irekitzen da. Egon daitezkeen erreklamazioak aztertu eta dagozkion erabakiak hartu ondoren, behin betiko zerrendak Udal iragarki taulan jarriko dira, eta bertan azalduko dira Epaimahai kalifikatzailearen osaketa eta probaren eguna eta ordua.

pdfOnartuak

pdfEz onartuak

LARUNBATEAN ORDIZIA KOLORE (HERRITARREN TOPAKETAK)

URRIAK 6 eta 20, LARUNBATA, 16:00etan, Delikatuzen

thn imagenes22331a 150 0 False Ordizia Kolore herritarren arteko topaketak

Jatorri ezberdinetako ordiziarren artean elkar ezagutzeko elkargunera gonbidatuta zaude. Beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera zabaltzen zaigu. Irekia da, hau da, interesa duen orok parte har dezake. Urrian, bilguneak dinamizatzeko bi tailer egingo dira eta ondoren, gaiarekin erlazionatutako beste programetan parte hartu ahalko da. ANIMATU!
Haurtzaindegia egongo da.

Kontaktua:
Ainara Ormaetxea
Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Teknikaria
Nikolas Lekuona Plaza 2, 1. solairua (Barretxe Eraikina)
943 88 98 07 (9:00h – 13:00h)
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

IMSERSO- NAGUSIENTZAKO OPORRALDI PROGRAMA

imserso

IMSERSOko Nagusientzako oporraldi programan izena ematea irekia dago urriaren 9ra arte. Eskaerak telematikoki egitea gomendatzen dute.

Programaren informazio gehiago:  www.imserso.es  edo  901 10 98 99 telefonoan.

Hurrengo astelehenean, urriak 8, 10:30etatik 12:30ak arte Jubilatueneko Zibergelan arreta zerbitzua eskainiko da, lehenengo aldiz izena emango duten pertsona eta eskaera egiteko laguntza behar dutenentzat.

Beste urtetan programan parte hartu dutenei IMSERSOtik eskutitza zuzenean jasoko dute urria eta azaroaren artean.

Programan lehenengo aldiz parte hartu behar duenak edo aspaldian hartu ez duenak eskaera berri bat egin beharko du. Horretarako honako helbide elektronikoaren bitartez: https://sede.imserso.gob.es (paperezko eredua deskargatuz) edo honako helbidera bidaliz: Posta Kutxa: 10.140. 28080 Madrid. 

ORDIZIARROCK 2012

Gaurtik hasi eta Urriaren 20 arte ez galdu Ordiziarrock 2012!
Emarock argazki erakusketa Barrena Kultur etxean eta kontzertu apartak. Hona hemen kartela:

ordiziarock