MERKEALDIETAKO KANPAINA AURKEZTU ZUTEN OSTEGUNEAN

IMG 3607Goierritarrei herriko merkataritzaren alde egiteko eskaera egin zitzaien

Merkataritza bulegotik ezinbestekoa ikusten dute orain lau urte merkatariekin hasitako elkarlanari jarraitutasuna ematea. Herriko merkataritzak duen garrantzia eta honek herriari eskaintzen dizkion gauza on guztiak ukaezinak direlarik.

BOLUNTARIOEI DEIA ETA KUBO BANAKETA

kuboakGaur, 16:00etan, eta bihar, 10:00etan, Alumalan pabilioian

Atez ateko kuboen prestaketan boluntario modura aritzeko deia egin nahi die udalak herritarrei. Gaur, ekainak 28, Mallutz industrialdeko Alumalan pabilioian 16:00etan izango da hitzordua, eta bihar berriz, ekainak 29, 10:00etan toki berean elkartzeko deia egin du.

HAUR DANBORRADA - OHARRA

DSC 0703 7Jantzi banaketaren data aldaketa

Haur danborradan parte hartzeko jantzien banaketa uztailaren 1erako iragarrita bazegoen ere, data aldatu da eta banaketa uztailaren 8an, astelehena, egingo da. Haur guztiei banatu (Geltokiaren ondoko Zatozte lokalean) beharreko uniformen eguna, datorren astelehena, hilaren 8an, izango da eta ordutegiak hauxek dira:
Uztailak 1, astelehena 15:00etan DBH 1 eta LH - 6. maila - 5. maila / 15:45etan LH 4. maila / 16:45etan LH 3. maila / 18:00etan LH 2. maila.Arropa soberan geldituko balitz, LH-ko 1.go mailako haurrentzat banaketa 19:00etan egingo da. Guztientzat egongo ez balitz zozketa egingo da.

ASTELEHENEAN HASIKO DIRA MUSIKA TALDEENTZAKO LOKALAK EGITEKO LANAK

IMG 3561Urte askoan herriko musikariek izan duten behar bati irtenbidea emango dio udalak lan horiek eginda

Datorren astelehenean, uztailak 1, hasiko dira Majorin musika taldeentzako entsegu lokalak egokitzeko lanak. Kiroldegi barruko futbol zelaiaren aldamenean egingo dira lokal horiek, eraikin berriaren barrenean. Zortzi lokal izango dira guztira, eta Ordiziako Udalak 40.000 euro bideratuko ditu.