JUBILATUEN ZENTROKO PROGRAMAZIOA

jubilatuakHainbat ekitaldi antolatu dituzte otsailerako

Kide berriei ongietorria emateko hitzaldia edota Gente 3.0 programaren inguruko hitzaldia, gimnasia, euskara eskolak edota abesbatza ikastaroak; oinezko irteerak, ihauterak, bingo jokoak... dira opsatuko burutuko dirensk beste askoren artean. 

Horien inguruko informazioa biltzen du beheran atxikita dagoen dokumentuak. Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943889288 telefonora. Bulegoaren ordutegia; astearte eta ostegunetan 16:00retatik 18:00etara eta 10:30etatik 12:30etara asteazkenetan. 

ORDIZIATIK IRUÑEARA, DISPERTSIOAREN KONTRA

2013-01-31 LekuJon Lekuonaren erronka presoen alde

Jon Lekuona gazteak Ordiziatik Iruñeara dauden 80 kilometroak monozikloan egingo ditu larunbat honetan, euskal preso politikoek sufritzen duten dispertsioa eta egoera horrek haien senitartekoei eragiten dien eragina salatzeko.

Lekuona goizeko 6:30ean irtengo da Ordiziatik eta arratsaldeko 19:30ean helduko da  Nafarroako hiriburura. Esperientzia ondo burutzen bada, ordiziarrak beste bost hiriburutara egin nahi du bidea.

EUSKARA AZTERKETAK LAN POLTSETAKO KIDEENTZAT

euskaraIVAPek otsailaren 5ean egingo ditu frogak 

Lorezain eta zerbitzu orokorretako lanpostuetarako frogak gainditu dituzten kideek euskara azterketa egiteko aukera izango dute otsailaren 5ean.

Azterketaok IVAPek egingo ditu Donostian eta goizeko 9:30ean hasiko dira. Honenbestez, lanpostuetarako eskatzen diren perfilak betetzen ez dutenek aukera izango dute euskara gaitasuna adieraziko dien agiria lortzeko. Azterketak Donostiako Seminarioan izango dira.

AURREKONTU PARTE HARTZAILEEN BILERA

aurrekontuakBizilagunek 100.000€ zertan gastatu nahi dituzten erabakiko da

Urtarrilaren 9an Aurrekontu parte hartzaileen bilera egin zen Udaletxeko pleno aretoan,  bizilagunek 100.000€ zertan inbertituko lituzketen jakiteko. Auzoz auzo egin ziren proposamenak plenarioan jaso ziren.

Datorren asteazkenean, otsailaren 6an, bigarren bilera egingo da bizilagunekin, arratsaldeko 19etan, leku berean.  Helburua da aurrez egindako proposamenen balorazio ekonomikoak ezagutzera ematea eta aurreikusita dauden 100.000€ horiek zertan gastatu zehaztea.