kulturlab header



KULTURA DIAGNOSIA EGITEKO LEHENENGO SAIO IREKIA OTSAILAREN 28AN EGINGO DA

Ordiziako Udalak bultzatutako KulturLab proiektua martxan dago eta otsailaren 28an lehen lan saio irekia egingo da Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:00tara.

Prozesua momentu honetan diagnosi fasean dago, Ordiziako kultur eremuaren eta inguruaren azterketarekin. Saio hau hiru elementuren azterketan ardaztuko dira: gaur egungo kultur edukiak, ekipamenduak eta kultur eredua.

Fase honetarako oso garrantzitsua da Ordiziako kultur bizitzan parte hartzen duten pertsona, elkarte eta eragileen iritziak eta ikuspuntuak ezagutzea. Ekarpen hauek diagnosi egokiagoa egiten lagunduko digute eta ondoren, herritarren beharretara hobeto egokituko den etorkizuneko kultur eredua osatzen.

Saio hau irekia izango da eta parte hartu  nahi duen oro ongi etorria izango da.