kulturlab header



ORDIZIAKO KULTUR EREDUAREN DIAGNOSIA

Ordiziako kultur ereduaren diagnosiaren dokumentua eskuragarri dago jada. Dokumentu hau, azken hilabeteetan Kultibak udala eta herriko kultur ehunarekin garaturiko kultur ereduaren diagnostiko lanaren emaitza da eta berarekin, KulturLab proiektuaren lehen fasea amaitutzat ematen da.

Dokumentua hiru ataletan banatua dago:

Lan metodologia:talde ezberdinekin aurrera eramandako saioak, aztertutako dokumentazioa eta iturriak azaltzen dira.

Azterketa:herriko aktiboen azterketa aurkezten da,  3 esparrutan banatuta: Antolakuntza, Kultur edukiak eta Kultur ekipamenduak.

AMIA: Ordiziako kultur ereduaren matrizeak, esparru bakoitzeko matrize analitiko batekin eta kultur ereduaren egoeraren matrize sintetiko batekin.

 

KULTURLAB: TALDE MOTOREAK LEHEN SAIOA EGIN DU

Pasa den ostegunean, martxoaren 14an, KulturLab proiektuko talde motorearekin lehen lan saioa egin zen Barrena Kultur Etxean.

Bertan elkartu ziren partidu politikoetako ordezkariak, sektore ezberdinetako kultur elkartekoak eta eragileak ere. Saio hau bi elementuren azterketan ardaztu zen: gaur egungo kultur edukiak eta ekipamenduak. Eta horretarako bi dinamika ezberdin egin ziren gerturatutako pertsona guztiekin, gai hauen inguruan beraien iritziak jasotzeko.

Momentuz ikusitakoaren arabera, talde irekian eta talde motorean jasotako ekarpenak ildo berdinetik doaz, iritzi eta ikuspuntuak oso bateratuta daude eta hori oso positiboa da diagnosia ardatz garrantzitsua bait da proiektu amankomun bat sortze aldera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Dokumentuak atalean dago saioaren laburpena.

KULTURLAB: LEHEN SAIO IREKIA, ARRAKASTATSUA

Pasa den otsailaren 28an KulturLab proiektuko lehen lan saio irekia egin zen Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan.

Saio hau hiru elementuren azterketan ardaztu zen: gaur egungo kultur edukiak, ekipamenduak eta kultur eredua. Eta horretarako bi dinamika ezberdin egin ziren gerturatutako pertsona guztiekin, gai hauen inguruan beraien iritziak jasotzeko.

Saio hauek oso garrantzitsuak dira herritarren iritzi eta ikuspuntuak ezagutzeko eta jasotako ekarpenak oso baliotsuak izango dira Ordiziako etorkizuneko kultur eredua osatzeko.

Saioari buruzko informazio osoa ikusi dezakezue Dokumentuak atalean.

KULTURA DIAGNOSIA EGITEKO LEHENENGO SAIO IREKIA OTSAILAREN 28AN EGINGO DA

Ordiziako Udalak bultzatutako KulturLab proiektua martxan dago eta otsailaren 28an lehen lan saio irekia egingo da Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:00tara.

Prozesua momentu honetan diagnosi fasean dago, Ordiziako kultur eremuaren eta inguruaren azterketarekin. Saio hau hiru elementuren azterketan ardaztuko dira: gaur egungo kultur edukiak, ekipamenduak eta kultur eredua.

Fase honetarako oso garrantzitsua da Ordiziako kultur bizitzan parte hartzen duten pertsona, elkarte eta eragileen iritziak eta ikuspuntuak ezagutzea. Ekarpen hauek diagnosi egokiagoa egiten lagunduko digute eta ondoren, herritarren beharretara hobeto egokituko den etorkizuneko kultur eredua osatzen.

Saio hau irekia izango da eta parte hartu  nahi duen oro ongi etorria izango da.