2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut, 2021/0004 dekretua eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen idazketa berriaren arabera, honako hau erabaki dut: Alkatetza funtzioak Lander Mujika Onandia zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2021eko urtarrilaren 9an, goizeko 12:00etan, Udaleko Batzar Aretoan.

Ordizian, 2021eko urtarrilaren 5ean. Adur Ezenarro Agirre alkateak.