Image
Image

GOAZEN ORDIZIA, OSTEGUNEAN AURTENGO LEHEN IBILIALDIA

Parte-hartzaile berrientzat ateak zabalik daude

Goazen Ordizia berriz dator, Gabonetako geldialdiaren ondoren.  Datorren ostegunean, urtarrilak 17, aurtengo lehen ibilaldia egingo da Plaza Nagusitik, betiko ordutegian, 10:30etan. Hala ere, komenigarria izango litzateke goizerago hurbiltzea izena emateko, parte-hartzailearen txartela emateko eta taldeak antolatzeko.

Ekintza honek onura askotakoak  dauzka. Aldi berean, ariketa fisikoa egiteko laguntza edo motibazio beharren artean bultzatzea lortzen da, eta harremanak hobetzen dira, ibilaldiak elkartzeko puntu bilakatzen dira, zeren beste era batera balitz, ez litzateke harremanik sortuko beraien artean.

Gizarteratzea eta osasuna hobetzearen helburuarekin, asteroko ibilaldiak egiten dira. Parte-hartzaile guztien beharretara egokitutako ibilbideak  dira. Ibilaldiaren ondoren denak Zuhaizti Zentroan elkartzen dira salda hartzeko.

Batik bat, baina ez esklusiboki, 64 urtetik gorakoei zuzendua dagoen ekintza da hau, baina programa  gainerako biztanleriarentzat irekita dago. Parte hartzeko,  ostegunetan plazara hurbiltzea besterik ez da behar, horregatik ordiziar guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu, bai parte-hartzaile  edo baita boluntario bezala ere.

Saio hauek aurrera eramateko erakunde eta elkarte desberdinetako kideen laguntza ezinbestekoa da. Goazen Ordiziaren antolaketaren arduraduna izateaz gain laguntza ematen diete, arazo desberdinetatik,  maizago ibiltzeko murrizketak dituzten pertsonei.  Hauen artean daude: Osakidetza, Zuhaizti, Nagusilan, Kimetz, Ordizia Kolore, Garagune eta Ordiziako Udala.

MIKRO-KREDITUAK BAZTERTZE ARRISKUTIK BABESTEKO

Udalak eta Fiare elkarteak hitzarmena sinatu dute finantza-laguntza kudeatzeko

Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak, eta Santiago Membibre, Fiare elkarteko euskal ordezkariak lankidetza hitzarmena sinatu dute ostiral honetan Ordizian, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei finantza-laguntza emateko. Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere, Iñaki Dubreuilek, ekitaldian parte hartu du.

Honen bidez, Goierriko Kaleratzeak Stop plataformak 2018ko udal aurrekontuen parte-hartze prozesuan ’hainbat gizarte beharretarako mikro-kredituen funtsa’ sortzeko eginiko proposamenari erantzun zaio. Hala, Udalak urteko 10.000 euroko partidu jarri du Fiareren eskura.

Oinarrizko beharrak asetzeko finantza iturria izatea da helburua. Horrelako beharrak izan, horretarako laguntzarik ez eta euren egoera ekonomikoagatik, egungo banku sistemaren baldintza eta bermeak betetzen ez dituzten pertsonentzat dira.

2.000 euro gehienez

EKIMENAN PARTE HARTZEKO EPEA LUZATU DA

Ordiziako Udalak urtarrilaren 18ra arte luzatu du EKIMENA, enplegu eta ekintzailetza faktoriaren 3. edizioan parte hartzeko izen-emate epea. Proiektua lanik ez duten pertsonei dago zuzendua, taldean arituz coach baten laguntzaz lana aurkitu edo negozio ideia bat martxan jarri nahi dutenei. Orain arte bi edizio egin dira eta asebetetze maila altua izan da.

Izena emateko epea abenduan dago irekita. Izena eman nahi dutenekudal Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) joan daitezke dagokion eskaera betez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi dezakete.
Hautaketa prozesuan pertsona interesatuekin informazio saioak eta elkarrizketak burutuko dira taldea osatzeko.

ORDIZIAKO 27 ENTITATEEK BAT EGIN DUTE ACCU ETA BEGISARE ELKARTEEKIN

Bi elkarteetako ordezkariek laguntza eskertu dute, sarea zabaltzera deituz

Ordiziako Udalak eta ACCU-k (Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen elkartea) eta Begisarek (Erretinosi pigmentarioa dutenen Gipuzkoak elkarteak) ‘Behar dut’ eta ‘Kontutan izan’ kanpainak jarri zituzten martxan duela hilabete batzuk ‘Ordizia Lagunkoia’ programak bultzatuta. Helburua, euren egoeragatik behar berezia duten pertsonei babesa eskaintzea da. Ordizian izan den erantzuna eskertu dute prentsa aurrean Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Iñaki Dubreuilek, ACCU eta Begisareko Edurne Saez eta Amaia Gereñuk, beste udal eta herri ordezkari batzuekin batera.  

Babesa ikusmen arazoak (erretinosi pigmentarioa) eta hesteetako hanturazko gaixotasuna duten pertsonengan eskatu da. Horretarako Udalaren, merkatarien eta ostalarien parte-hartzera deitu zen. Oraingoz hogeitasei entitate, denda eta tabernetara iristea lortu da. Keinu honekin afektatuen bizitza kalitatea hobetzea eta udalerri integratzaileagoa iraikitzen laguntzen da.

Begisareko bereizgarria eta aplikazioak

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image