hitzaldia euskarazMarije Goikoetxearen eskutik hilaren 20an Jubilatuen Zentroan

NI NEU NERE BIZITZAREN JABE! Adinean nagusi izanik duintasun berean eta gure desberdintasunetan errespetatutak. Adinduen eskubideak babestea ardatz nagusia bilatu da azkenaldian talde horren eguneroko bizia hobetzeko sortutako plangintzetan.  Adinduen eskubideez hitz egiterakoan sarritan laguntza ekonomikoa, kultura eta osasun baliabideak, aukeratzeko gaitasuna eta intimitatea babesteko eskubideak izan ohi ditugu gogoan. Nolanahi ere, badira pertsona horien eskubideak urratu eta sarritan itzalean geratzen diren egoerak, esaterako, horienganako tratu txarrak.

Hain zuzen ere, adinduen eskubideak urratzen dituzten egoerei erreparatuko die Marije Goikoetxea Bizkaiko Foru Aldundiko Batzorde Etikoko presidente eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak. "Gure ezberdintasunen aurrean duintasunez errespetatuak " izenburua du hitzaldiak eta hilaren 20an egingo da Jubilatuen zentroan, goizeko 10:30ean. Partaidetza irekia da.

Zein eduki garatuko dira hitzaldian?
Honako hauek izango dira saioko irizpide nagusiak:

  • Errespetua eta duintasuna giza harremanen oinarri
  • Adinduen eskubideak eta beharrak
  • Autonomia pertsonalarekiko errespetua tratu egokien ardatz
  • Harremanetan onartu ezinak diren egoerak
  • Adinduen parte hartzea osasuna, laguntza eta gizartearekin lotutako erabakietan
  • Aldez aurretiko borondatea
  • Babesik eza eta dignitatearen aurkako egoerei aurre egiteko baliabideak.

Eusko Jaurlaritzako Emplegu eta Gizarte gaietako saila, Ordiziako Udalak eta Matia Institutu Gerontologikoak dihardute proiektu horretan.

 

NI NEU NIRE BIZITZAREN JABE!

Adinean nagusi izanik gure duintasun berean eta gure desberdintasunetan errespetatuak