Kulturen artean aniztasunez eta modu inklusiboan eztabaidatzeko gune bat sortzea da helburua

Gizarte Ongizateko zinegotziak eta Aniztasun-arloko teknikari Ainara Ormaetxeak "Kulturen arteko topaketa" izeneko programa aurkeztu dute 'ordiziar berriz' osatutako talde batekin batera. Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate ataleko 'Kultura Aniztasuna' arloak antolatuta, Ordizia Kolore ekimenak datorren asteartean jarriko da martxan.

Zinegotziak azaldutakoaren arabera, ikuspegi anitz eta inklusibo batetik eztabaidarako denbora-tarte bat hartzea eta eztabaidarako espazio berri bat sortzea da helburua, kultura aniztasunaren gaiak Ordiziako agenda publikoan leku bat izan dezan.

Udaleko arduradunen iritziz, kulturen aniztasuna errespetatzea, elkarrizketa eta lankidetza (konfiantzan eta elkar ulertuz) dira gizartea kohesionatzeko bermerik onena. Garapen harmonikoa ahalbidetzen duen kohesioa, bai erkidego baten ekonomiari, bai gizarteari dagokienez.

'Irizpide horren pean, eta xede horrekin, ia hamar urte bete ditugu lanean eta kontu honi buruzko eztabaida azaltzen eta sakontzen lagun dezaketen ekintzak antolatzen' Dubreuil-en hitzetan. Azpimarratu du, orobat: 'egungo nazioarteko agertokiak agerian utzi du mundu osoan milioika migratzaile babesik gabe eta egoera ahulean daudela', eta bestalde, 'gizarteratze positiboa zoritxarrez, ez da modu naturalean gertatzen den zerbait'.

Horregatik, Ordiziaren iritziz, kultura-adierazpenak libreki agertzea eta elkarrizketarako zubiak eraikitzea mesedegarri dira gizarte aberatsa eta konplexua eraikitzeko.

Antolatutako ekintzen xedea da herritar guztientzat baliagarriak izatea; bai errespetuan eta inklusibitatean oinarrituko den Ordizia eraikitzen jarraitzeko, bai ordiziarron ezagutza eta ikuspegia aberastuko dituzten beste eragileak eta ikuspuntuak ezagutzeko.

Hori dela-eta, kultura-artekotasuna ezagutzea eta garatzea erronka dira. Ordizia gai horren inguruan seriotasunez eta sakontasunez lan egiteko aukera eman duen eta horretan lan egin beharra ikusten duen lekua da.

Programa azaroaren 7an jarriko da martxan, eta ondorengo proposamen horiek ditu:

 

ORDIZIA KOLORE. KULTUREN ARTEKO TOPAKETA

 

AZAROAK 7, ASTEARTEA, 18:30etan, Barrena Kultur Etxean. (Euskaraz. Bat-bateko itzulpen zerbitzua)

HITZALDIA. Diru-sarrerak bermatzeko errenta Euskadin: ahulezia eta indarrak.  (LOGO ZURRUMU)

Joseba Zalakain. SIISeko Zuzendaria

Euskadin indarrean dagoen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) sistema aztertuko da hitzaldi honetan, pobreziari aurre egiteko dituen gabezia eta indarrak azpimarratuz. Alde batetik, laguntza sistema honen datu nagusiak emango dira ezagutzera (zenbat pertsonek jasotzen duten, zenbat diru gastatzen den, nolako eragina duen pertsonen bizi baldintzetan…) eta, bestetik, gaur egun dituen arazo nagusiak aztertuko dira. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen erreforma aztertuko da ere.

 

AZAROAK 8, ASTEAZKENA, 17:15etan, Delikatuzen. (Euskara eta Fang.) Ekuatore Gineako Ipuinak eta Jokoak.

Estrella Ndong eta Idoia Sánchez

Haur eta familiei zuzendua.

 

AZAROAK 9, OSTEGUNA

- 9:30etan, Zineman (eskolei zuzendua). Murren bidaiatxotxongilo antzezlana.

Ekoizpena: Behibi´s.

Natatxak Murren historia kontatzen die bidean topatzen dituen pertsonei, eta begietara begiratzen die ikusleei, begirada on baten bila, lagunak egiteko, errealitateak hurbiltzeko, ezagutzeko, maitatzeko eta gure nortasunean desberdin izateko balio duen begirada horren bila.

- 18:30etan, Delikatuzen. Munduko sukaldaritza ikastaroa (lurraldea zehazteke).

Izen-ematea: 943 88 22 90 (Delikatuz).

 

AZAROAK 10, OSTIRALA

- 18:00etan, Plazan. Perkusio Tailerra Mustarekin.

- 20:00etan, Plazan Bouhia Musika Taldea. Musika berberea eta dantza tradizionala egingo dute.

 

AZAROAK 11, LARUNBATA, FRONTOIEN

12:00etan. Munduko arrozen prestaketa.

14:00etan. Bazkari herrikoia (Irekia nahi duenarentzat. Ez da beharrezkoa izena ematea)

15:30etatik aurrera. Tailerrak txoko ezberdinetan: hip-hop dantza Sergio Nguemarekin, henna, trenza afrikarrak, munduko teak, haurrak garraiatzeko oihalak,  buruko zapiak, soinekoak, djembe joleak, etab.

                                                                                                         

AZAROAK 19, IGANDEA, BIZILAGUNAK BAZKARIA

Informazio gehiago: www.mugak.eu//  Izen.ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.// 603652682. (LOGO BIZ2017