2017KO AURREKONTUAK ZEHAZTEKO PROZESUA JARRIKO DA MARTXAN DATORREN ASTELEHENEAN

Ekarpenak egiteko galdeketa erantzun ahal izango da, paperean edo internet bidez

Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du datozen asteetan 2017ko aurrekontuak prestatzeko.  Hala, herritarren parte-hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko. Ekarpenak egiteko aukera desberdinak prestatu dira.

Jose Miguel Santamaria alkateak eta Joxi Iturrioz Ogasuneko arduradunak, eta Iñaki Dubreuil zinegotziek ekimena aurkeztu dute parte-hartzera animatuz. ‘Aktiboki parte hartzeko apustu zintzoa da, herritar guztiei zuzendua, ordiziar guztien iritzia ezagutzea funtsezkoa dela uste dugulako. Horregatik parte hartzeko dei egiten dugu’, esan dute. (...)

ORDIZIAK BAT EGIN DU 'BIZILAGUNAK 2016' EKIMENAREKIN

Azaroaren 13an izango da eta zabalik da izena emateko epea

Jatorri ezberdinetako familiak elkartu eta elkar ezagutzea, helburu horrekin sortu da Bizilagunak egitasmoa. Ideia, “elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, hizkuntzak, esperientziak” eta abar elkarbanatzea da, eta bide batez, bizilagun baina era berean ezezagun direnak ezagutzea.

Familiak beren etxeetako ateak irekitzen dituzte, beste familia batekin bazkaltzeko. Bikoteak bertakoen eta etorkinen artean osatzen dira.

Gipuzkoako hainbat herrietan martxan jarri izan dute egitasmoa azken urteetan. Ordiziak ere bat egiten du proiektuarekin, eta azaroaren 13an egingo den Bizilagunak egunean parte hartzeko deia egin zaie herritarrei.

Parte hartu nahi dutenek, bi bide dituzte izena emateko; telefonoz, 943 32 18 11 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidalita.

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago, Ordiziako Aniztasun sailean (943 88 98 07) edo Mugak zentroaren webgunean aurki daiteke.

OSOKO BILKURA OSTEGUNEAN IZANGO DA

Besteak beste, Garbigune eremuko arau subsidiarioen aldaketa landuko da

Iluntzeko 19:00etan, ostegunean, Osoko bilkuran elkartuko da Udal koorporazioa. Honako gai zerrenda landuko da:

1- 2016ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2.- 2016ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkurako akta onartzea.

3.- 2016ko maiatzari dagozkion Alkatetza Dekretuen berri ematea. 

4.- 289, 534 eta 621 zenbakidun Alkatetza Dekretuen berri ematea....

UDALTZAINGO LAN POLTSAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Behin behinekoa da eta oposizioa gainditu behar da

Euskal Erkidegoko Udaletarako Udaltzaingoaren behin behineko lan poltsan parte hartzeko deialdia irekita du Arkaurte akademiak. Apirilaren 11a bitarte dago zabalik. Informazio gehiago akademian bertan goizez, telefonoz edo akademiako web gunean eskura daiteke.

Atxikitako kartelean daude helbideak. Webean aurki daiteke baita oposiziorako azterketa teorikorako ikasi behar den gaitegia.