ORDIZIAKO UDALAK HIRIGINTZA PLANEAMENDUKO AHOLKULARITZA BATZORDEAN PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA LUZATU DU

Asteazkenean eratuko da eta planeamendua osatzen lagunduko du

Ordiziako Hirigintza Planeamenduko Aholkularitza Kontseilua eratuko da datorren asteazkenean. Parte-hartze zabala izango du. Herriko kultur, kirol eta gizarte eragileen elkarteetako ordezkariak izango dira; udal teknikari eta ordezkari politikoez gain. Era berean, Udalak sei ordiziarrei, indibidualki, parte hartzeko aukera luzatu nahi die.

Udalaren plangintza orokorra egiteko ardura duten administrazioek egindako azterlan, egitarau, jarraibide eta jardunbideen berri izango du batzordeak.

Plangintza egiten lagunduko da eta hirigintza-antolamenduko tresna orori buruzko txostena eskatu eta ezagutu ahal izango du batzordeak, baita txostena berak egin ere.

Eraketa saioa asteazkenean 18:00etan Batzar aretoan izango da. Interesa dutenek korreo elektronikoa idatzi behar dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera astearterako, goizeko 10:00etarako. Interesatuak sei baino gehiago balira, zozketa egingo da asteartean bertan.

Asteazkeneko saioan, kontseilua eratu eta gero, planeamenduaren parte-hartze programa eta lerro nagusiak ezagutzera emango dira.

Udal Planeamenduko Aholkularitza Batzordea tokiko organoa da. Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 legeak honen eraketa agintzen du hiri ordenamenduko plan orokorrak onartzeko  ahalmena duten herrietan, eta Ordiziari ere horrela dagokio. Herritarren parte-hartze eskubidea bermatzeko legeak ezartzen duen tresna da.

OSTEGUNEAN IZANGO DA 2017KO LEHENENGO OSOKO BILKURA

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da korporazioaren bilera nagusia eta honako gaiak aztertuko dira:

1.- 2016ko abenduaren 22an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2.- Abenduko Alkatetza Dekretuen berri ematea.

3.- EAJ-PNV taldeko zinegotziaren izendapena.

4.- Gipuzkoako Ur Partzuergoaren Estatutuak aldatzea.

5.- 0005/2017 zenbakidun dekretuaren kontu ematea Tokiko Gobernu Batzordeko kidea eta Lehenengo Alkateordea izendatzeko.

6.- Gai Arrunten Informazio Batzordeko kidea izendatzea.

7.- Udaleko ordezkariaren izendapena ORDIZIA LANTZEN S.An.

8.- Udaleko ordezkariaren izendapena SASIETAn.

9.- Galderak eta eskaerak.

AZAROKO PLENOA OSTEGUNEAN EGINGO DA

Azaroko Osoko bilkura datorren ostegunean izango da, hilaren 24ean, 19:00etan hasita Batzar aretoan.

Gai zerrenda honakoa da:

1. - 2016ko azaroaren 3ko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.

3.- “Sahararen aldeko 13. euskal karabana” aurrera eramateko diru-laguntza ematea.

4.- Kooperazio proiektuak garatzeko gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak ematea.

5.- Genero Indarkeriaren aurkako Eguna.

6.- Euskararen Nazioarteko Eguna, adierazpena.

7.- Galde erreguak.

ORDIZIARREK TRAFIKOAREN EGOERA ETA BEHARRAK AZTERTUKO DITUZTE

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 10a baino lehen eman behar dute izena

Ordiziako Udalak parte hartzeko aukera berriak  jarriko ditu martxan. Mugikortasunarekin, hau da, trafikoarekin eta aparkalekuekin lotutako alderdiak definituko dituen Mugikortasunaren Mahaia eta foroa izango dira.  Jose Miguel Santamaria alkateak eta Arantxa Fernandez zinegotziak prozesuan parte hartzeko deia egin dute.

Alkateak argitu duenez, ‘lehenengo Mahia jarriko dugu martxan eta trafikoa eta aparkalekuen balorazioa egin eta erabakiak hartzea izango du helburu’. Mahai alderdi bakoitzeko pertsona batek, alkateak, lau herritarrek, udaltzain batek eta merkatarien ordezkari batek osatuko dute. (...)