DANBORRADA UDALETXETIK IKUSTEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Uztailaren 18rako eman eta 19an zozketa egingo da

Aurreko bi urtetan bezala, Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die herritarrei.  Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta aukeratua izango duen pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea 18an amaituko da eta 19an egingo da zozketa.