HERRITARREK MUGIKORTASUNARI BURUZ EUREN IRITZIA EMATEKO TXANDA ZABALDU DA

Iritziak uztailean 300 ordiziarrei egindako galdeketan jasotako emaitzei gehituko zaizkie bideragarritasuna aztertu eta plan bat bideratzeko

Jose Miguel Santamaria alkateak eta Arantxa Fernandez zinegotziak Ordiziako Udalak martxan jarri duen parte-hartze prozesu berria ezagutzera eman dute. Aurreko uztailean mugikortasunari buruz egindako galdeketa osatzea du helburua. Aurreko astelehenean aurkeztu ziren galdeketaren ondorio nagusiak. Orain interesatuta egon daitekeen edozein ordiziarrak ekarpenak egin ahal izango ditu bere iritzia emanda abenduaren 15erako.

Alkateak eta zinegotziak prentsa aurrean azaldu dutenez, Udala Ordiziako hainbat aspektu berrikusten ari da. Hauen artean, mugikortasunari eta kirol azpiegiturei dagozkienak. Alde batetik, ‘herriko eta kanpotik Ordiziara etortzen diren ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasun sistema birmoldatzeko beharra antzematen da. Bestetik, kirolari dagokionez, azpiegiturak hobetzeko beharra dago. Epe luzerako ikuspegitik udalerriko kirol eredua landu nahi da’.

OSOKO BILKURA EGINGO DA OSTEGUNEAN

Ostegunean, azaroaren 30ean, Osoko bilkura ospatuko da. Batzar aretoan izango da 19:00etan, honako gai zerrendarekin:

1.- 2017ko urriaren 26ko udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2.- Urriko Alkatetzako dekretuen berri ematea.

3.- Urrian eta azaroan kontratazioari buruz kontu-hartzaileak egindako ingerak.

4.- Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala.

5.- “Garbigunea” HIEko Arau Subsidiarioen behin-behineko aldaketa onartzea.

6.- Udala eta ADIFen arteko hitzarmena onartzea tren geltokiko irisgarritasuna eta hiriko pasagunea burutzeko lanak burutzeko.

7.- Ordizia-Goierriko Zirkuluaren proposamena Gipuzkoan aldiriko trenen zenbait zerbitzu kendu izanari buruzkoa.

8.- Toponimoaren inguruko Plenorako mozioa.

9.- Euskararen eguneko adierazpena.

10.- Udalaren hizkuntza irizpideen betetze mailaren inguruan Plenorako mozioa.

11.- Azoka eta jaialdi kudeatzaile lanposturako DBO ordainketa.

12.- Galde-erreguak.

MUGIKORTASUNARI BURUZKO GALDEKETAREN EMAITZAK ASTELEHENEAN EMANGO DIRA EZAGUTZERA

Datorren astelehenean, azaroaren 27an, aurkeztuko zaizkio  biztanleriari mugikortasunaren inguruan (trafikoa, garraioa, aparkalekuan, etab) iritziak eta ekarpenak jasotzeko aurreko uztailean Ordizian egindako galdeketaren emaitzak. Herritarren parte-hartzearen bidez elkarrizketarako bide berria zabalduko da, jasotako datuak kontutan hartuz ondorioak definitu eta etorkizuneko erabakiak lantzeko.

Deialdia udalerriko eragile eta herritar guztiek dago zuzenduta. Prozesuko parte da duela urte bete eratutako Mugikortasun Mahaia. Hitzordua astelehenean 18:30ean da, udaletxeko batzar aretoan.

ORDIZIA HOBETZEKO HERRITARREK PARTEHARTZEA ESKATU DU UDAL GOBERNUAK

2018ko inbertsioak eta ekimenak bideratzeko  ekarpenak jasotzeko prozesua martxan da berriz

Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du 2018ko udal aurrekontuen zirriborro-proposamena prestatzeko.  Herritarren parte-hartzea bermatzeko ahaleginean eskatu du ekimen eta inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko.  Era berean, kultura, gizarte ongizatea, euskara, berdintasuna, kirola eta arlo desberdinetan egoera eta beharrak zeintzuk diren hausnartzeko baliokoa izatea nahi dute udal arduradunek. Honetarako ekarpenen bat luzatu nahi  dutenen ikuspuntu desberdinak ongietorriak izango dira.

Jose Miguel Santamaria alkateak prentsa aurrean azaldu du prozesua Jose Ignacio Iturrioz, Arantxa Fernandez eta Iñaki Dubreuil zinegotziekin batera.

Alkateak aitortu duenez ‘errealitatea da 2017ko kontuak ez daudela onartuta eta, lehenengo aldiz, Udalak luzatutako aurrekontuekin egin du aurten aurrera. Honek esan nahi du 2016ko diru kopuru berdina dagoela gastu arruntak ordaintzeko’.