ORKLIN GOIERRIKO TEKNOTURISMOKO LEHEN EGUNA EGINGO DA OSTEGUNEAN

Ateak irekiko dira eta Pedro Miguel Etxenike zientzialariak hitzaldia emango du "ZIENTZIA: kultura, ekonomia, edertasuna" izenburupean

Etxetresna elektrikoen segurtasun termoelektrikoa, errekuntza eta beroketa eta berokuntzarako osagaiak fabrikatzen dituen Orkli kooperatibak datorren ostegunean, urriaren 25ean, Goierriko lehen teknoturismo jardunaldia antolatuko du. Jardunaldia Ordiziako hiribilduaren 750. urtemugako ekitaldien barruan eta Goierriko Lemniskata zientzia sarearen ORDIZIentziA zikloan kokatu da, eta fisika katedraduna eta Donostiako International Physics Centereko  zuzendaria den Pedro Miguel Etxenike ere izango da bertan. Ate irekien bidez  instalazioak ezagutzeko bisita gidatua egingo da eta, honen ostean, "ZIENTZIA: kultura, ekonomia, edertasuna” izenburupean hitzaldia eskainiko du Etxenikek.

Orklik 1.200 langile ditu Ordiziako, Italiako, Txinako eta Brasilgo lantegietan banatuta. Mundu mailako merkatu kuota osoaren %60rekin, mundu mailan liderra da bere sektorean. Orain arte, ezkutuko txapelduna bazen ere, datorren ostegunean, lehen aldiz, teknoturismo jardunaldi bat antolatuko du bere instalazioak erakusteko. Horrela, goierritarrek zein industrian etorkizun handian duten gazteek instalazioak bisitatu ahal izango dituzte. Kooperatibako instalazioetatik egingo diren bisita gidatuak 17:00etan hasiko dira eta 19:00etan hasiera emango zaio hitzaldiari. Bertan, fisikak eta teknologiak enpresa-ikuspegiarekin duten harremana azalduko du.

Orkli, bere merkatuko nitxoan lider absolutua eta teknologikoki enpresa berritzaileenetako bat da. Fabrikazio aurreratuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, merkatu globalean bere posizionamendua mantentzeko elementu bereizgarri gisa. Bisitariek bere sektorean erreferente den errealitate industrial bat ezagutzeko aukera izango dute.

Ekimenaren helburua 4.0 industria eta zientziaren ikuspegia euskal enpresei eta gazte ekintzaileei hurbiltzea da. Interesa duen edonork www.orkli.es/ateirekiak web orriaren bidez eman dezake izena.

Pedro Miguel Etxenike Landiribar (Izaba, Naforroa, 1950) 

Euskal zientzialiaria da, egoera solidoen fisikan espezializatua. Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu zen Zientzia Fisikoetan eta Asturiaseko Printze Saria jaso zuen Ikerketa Zientifiko eta Teknikoan. Horrez gain, Fisikan doktorea da Cambridgeko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.  

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko lehen sailburua izan zen, eta 1983 eta 1984 bitartean, Hezkuntza eta Kultura Sailaren sailburua. Urte bi horietan Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izan zen. Era berean, Euskararen Normalizazio Legean ere parte hartu zuen.

EHU-ko Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna da 1986 urtez geroztik. Donostiako International Physics Center-eko zuzendaria da gaur egun.

Bere ibilbide profesionalean hainbat sari jaso ditu, besteak beste: Ikerketako Zientifiko eta Teknikoan Asturiasko Printze saria (1998) / Teknologi eta Zientzien Xabier Maria de Munibe saria (1998) / Ikerketako Euskadi Saria (1997)  / Fisikako Max Planck Saria (1998) / 2006an Blas Cabrera Ikerketa sari Nazionala / Donostiako Urrezko Domina / Honoris Causa doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

1998an euskaldun unibertsala izendapena jaso zuen. Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales delako zenbakidun akademikoa, Belgikako Zientzia, Letra eta Arte Ederretakoa partaide atzerritarra, Fisikako Amerikar Elkarteko eta Zientzien Aurrerapenerako Estatubatuar Elkarteko Fellow da. Jakiunde, euskal zientzia, arte eta letratako akademiako ohorezko presidentea da. 2012 urtez geroz, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Principe de Asturias sariko epai mahaiburua da.

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik